2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

Oberin-eko Arrazak (Dnd 5e) Jentilak

Dungeons and Dragons hasiberri dugun kanpainan, haine ezagunak diren mundu "ofizialetan" jolastu baino (Forgotten Realms, Eberron, Dragonlance...) nahiago izango det ganbaran neukan mundutxo propioa erabiltzea. Oberin izendatu nuen aspaldi eta izen horrekin gelditu da orainarte. Pixkanaka, jokuaren materiala euskaratzeten bitartean trasfondo xumetxo hau aurkezten joango naiz.

Lehenengo sarrerak Oberin jendeztatzen duten arrazak azalduko ditut, garrantzitsuenetako batekin hasiz (Weiss edo Tracyn liburuak irakurri duzuenoi ezaguna egingo zaizue):


Jentilak
            Arrakala aurreko arraza




Nahiz eta inor ziur ez egon, jakintsu gehienak ados daude jentilen sustraietaz. Adostasun honetan pensatu izan da bi kontinenteak banatu zituen lehenengo arrakalaren aurretik jentilak zibilizazio bezala ordurako existitzen zirela.


Historian zehar munduak ezagututako Inperio handiena sortu dute eta baita erorketa tamalgarriena ere. Beraien anbizio eta harrotasun amaigabeak jainkoak iraintzeraino eraman zieten, eta jasotako zigorra izugarria izan zen. Usteldurak arraza osoari eragin zion eta lehen izaki miresgarri eta trebeak zirenak orain anker eta basati batzuetan bilakatu dituzte.

Azkeneko belaunaldiak ez dira piztietaz desberdintzen eta soilik aratzenak lortu dute madarikazioa ekiditea. Arraza hontako belaunaldi ustelduak ogro basha eta ogro shugrad bezala ezagutzen dira.

Artisau Maisu eta Berezko Ehuleak

Aendorreko zibilizazioak artisautza obra miragarriekin bete zuen mundua, arkitektura eta artea maila gorenetara eramanez. Gainera, bere ehuleak zainetan zuten esentzia eta inor baino hobeto kontrolatzen zuten energia hori. Gaue eguneko magia eskola gehienak Aendorreko ehuleen eskutik sortuak izan ziren, beste arrazei magia irakasteko modu bezala. Ordutik ezagutza gadu egin da eta jentilek arraza txiki eta dispertsatu bat da. Hala ere, bere antzinako boterearen itzal bat mantentzen dute.

Itxura eta Izaera

Jentilek 1,90m-tik gora neurtzen dute, bai emakumeak zein gizonak. Azal urdintsu eta distira metaliko leun batekoa dute, ile marroi edo gorrixka luze eramaten dutelarik. Arropa erosoak nahiago dituzte. Izaeraz isilak dira, normalean beraien arrazako bakarrak baitira. Baino barnean, aspaldiko sua dute eta denbora gutxian lasaitasunetik oldarkerira pasa daitezke. Adoretsuak eta azkarrak dira, batzuetan etsaia gainbaloratzea iritsi arte.

Bakartiak

Zibilizazioaren gurasotzat hartuak izan dira historian zehar eta erosogo ikusten zaie hirietan lurralde basatietan baino. Hala ere, gutxiegi dira gizarte propio bat izateko. Gertuko familia kontsideratu daiteke norbanakoaren lotura bakarra bezala.

Karakteristika Hazkudea: Karisma +2 eta Inteligentzia +1 irabazten duzu

Adina: Jentilak bizi itxaropen luzeko antzinako arraza dira. Heldutasuna 30 bat urteta lortzen dute eta milenio bat bizitzeko gai dira.

Lerrokatzea: Neutraltasunera jotzeko joera dute, eta normalean askatasuna ordena baino gehiago baloratuko dute.

Tamaina: Arrunta

Abiadura: 10 metro

Gaueko Ikusmena: Itzaletan 20 metrotara argitsua egongo balitz bezala ikus dezakezu eta Ilunetan itzaletan egongo bazina bezala.

Antzinako Ondarea: Prestidigitazio trikimailua konjuratu dezakezu. 3.en mailan Lokartu konjurua 2.en mailako konjurua bezala atseden luze baten ostean. 5.en mailan Egunsentia konjurua atseden luzeen artean. Karisma izango da zure konjuratze karakteristika.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina