2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

Dungeons & Dragons (5e) Paladina

Txandaka goaz eta gure felido kuttunen ondoren beste klase batekin jarraitzen dugu. Arketipoak beste baterako utziz, eman ongi etorria fanatiko hiltzaile hauei:


Paladina




Hautatu batzuen bidez, bakar batzuen bidez, paradigmen argia dizdira egiten du. Paladinak bezala ezagutzen dira, arima aratz hauek haien ezpatak erabiltzen dituzte arrakalaren aurka borrokatzeko. Zaldunak, gurutzatuak edo orden bateko anaiak, paladinak ez dute soilik paradigmen justicia zabaltzea, arquetipo horren adibide garbiena izan nahi dute. Beraien helburuak betetzeko, lege eta moral zurrunetara atxikitzen dira.

Zuzentasun honen ordainsari bezala, txapeldun santu hauek dohain bereziekin bedeinkatuak izaten dira, laguntza zerutiarra lortuz; gaitza arrozteko, errugabeak sendatzeko eta fededunak inspiratzeko. Bizitzak arriskatzen egitandi izugarriak lortzeko gai dira, etorkizun hobego bat lortzeko asmorekin beti.

Klase Ezaugarriak


  •          Dado Kolpeak: 10d1 paladin maialako
  •          Kolpe Puntuak 1.mailan: 10 + zure sendotasunaren hobaria
  •        Kolpe Puntuak maila altuagoetan: 10d1 (edo 6) + zure sendotasun hobaria paladin maialako


Konpetentziak

  •          Armadurak: Armadura guztiak eta ezkutuak
  •          Armak: Arma arruntak eta martzialak
  •         Tresnak: Bat ere ez
  •         Gaitasunak: Aukeratu bi zerrenda honetatik; Atletismo, Buruargitasun, Mehatxua, Medikuntza, Erlijioa eta Limurtzea
  •        Salbazio Jaurtiketak: Jakituria eta Karisma


Ekipoa

Hurrengo objetuekin hasten zara, jatorrian jasotakoaz aparte.

  • (a) arma martzial bat eta ezkutua edo (b) Bi arma martzial
  • (a) Bost xabalina edo (b) buruz buruko arma arrunt bat
  • (a) Apaiz ekipoa edo (b) Esplortatzeko ekipoa
  • Sare kota eta sinbolo erlijioso bat

Paladin Mailen Taula

Maila
Konpetentzia
Hobaria
Ezaugarriak
Konjuru Tarteak Konjuru Mailako



1
2
3
4
5

1
+2
Jainkotiar Sena, Esku-ezarpena






2
+2
Borroka Estiloa, Esentzia, Kolpe Jainkotiarra
2





3
+2
Sendatze Jainkotiarra, Zin Sakratua
3





4
+2
Karakteristika Hazkundea
3





5
+3
Easo Gehigarria
4
2




6
+3
Babes Aura
4
2




7
+3
Zin Sakratuaren Ezaugarria
4
3




8
+3
Karakteristika Hazkundea
4
3




9
+4

4
3
2



10
+4
Adorearen Aura
4
3
2



11
+4
Kolpe Jainkotiar Hobetua
4
3
3



12
+4
Karakteristika Hazkundea
4
3
3



13
+5

4
3
3
1


14
+5
Ikutu Garbitzailea
4
3
3
1


15
+5
Zin Sakratuaren Ezaugarria
4
3
3
2


16
+5
Karakteristika Hazkundea
4
3
3
2


17
+6

4
3
3
3
1

18
+6
Auraren Hobekuntza
4
3
3
3
1

19
+6
Karakteristika Hazkundea
4
3
3
3
2

20
+6
Zin Sakratuaren Ezaugarria
4
3
3
3
2


Jainkotiar Sena

 Arrakaleko presentzia maltzurrak usain kaltegarri bat bezalakoa da zuretzat, araztasuna melodia zerutiarra den moduan zure belarrientzat. Ekintza bat bezala, zure kontzientzia irekitzeko eta indar hauek hautemateko gai zara. Hurrengo txanda amaierarte, 20 metrota, edozein izaki zerutiar, ez-hil edo infernalaren kokapenaz ohartuko zara, beti ere estaldura baten atzean ez dauden bitartean. Izakiaren natura ezagutu dezakezu baina ez bere identitate pertsonala. Erradio berberan edozein leku bedeinkatu edo infernalaren presentzia nabarituko duzu. Ezaugarri hau 1+Karisma hobaria alditan erabili dezakezu, erabilera guztiak berreskuratuz atseden luze baten ondoren.

 Esku-ezarpena

Zure ikutu bedeinkatua zauriak senda ditzake. Sendatzeko boterea agortu egiten da eta atseden luze baten ondoren berreskuratu dezakezu. Botere honekin zure paladinaren maila x 5 kolpe puntu sendatu ditzakezu eta izaki bat ikutzean, botere bezala gelditzen zaizkizun kolpe puntuetatik nahi dezun kopurua sendatu diezaiokezu. Era berean, 5 kolpe puntu kontsumitu ditzakezu pozoi edo gaixotasun baten efektuak kentzeko. Pozoi eta gaixotasun efektu ezberdinak sendatu daitezke esku-ezarpen bakar batekin, beti ere, beharrezko kolpe puntuak gastatzeko aukera baldin badezu, kolpe puntuak banaka gastatuz. Botere honek ez du efekturik ez-hil edo eratutako izakiengan.

 Borroka Estiloa
 2.mailan, borroka estilo bat erabili dezakezu espezialitate moduan. Hurrengo hauetatik bat aukeratu. Ezin dezu borroka estilo berdina behin baino gehiagotan aukeratu.

Defentsa. Armadura bat erabiltzen duzun bitartean +1 irabaziko duzu Babes Motan

Dueloa. Esku batean mele arma bat eta bestean ezer ez duzunean, +2 gehituko diozu arma horrekin egindako min jaurtiketetan

Arma Handiak. Bi eskuko arma baten mina jaurtiketan 1 edo 2 ateratzean, berriz bota dezakezu bigarren emaitza kontuan hartuz. Bi eskuko arma edo bihurkoi ezaugarria izan behar du hobari hau lortzeko. 

Babesa. Etsai batek zuretik 2 metrora dagoen norbait/zerbait erasotzean, zure erreakzioa erabili dezakezu desabantaila bat derrigortzeko eraso jaurtiketan. Ezkutu bat eraman behar duzu. 

Tuneletako Gerlaria. Igarobide estuak defenditzen paregabea zara, ekintza gehigarri bezala jarrera defentsiboan jarri zaitezke zure hurrengo txandararte. Jarrera defentsiboan zaudela aukerako erasoak egin ditzakezu erreakzio ekintza erabili gabe eta zure erreakzioa erabili dezakezu 2 metrota dauden etsaiei mele eraso bat egiteko.

 Esentzia

 2.mailatik aurrera, paradigmek eskainitako esentzia erabiltzeko gai izango zara, haien existentzia bedeinkatuz, klerigoek egingo luketeen bezala. Paladinen konjuru zerrenda erabiliko duzu.

 Konjuruak prestatuz eta erabiliz

 Paladinaren taulak azalduko digu konjuruak erabiltzeko edukiko dituzun konjuru tarteak. Zure 1.mailako edo maila altuagoko paladin konjuru bat erabiltzeko, maila berdineko edo handiagoko tarte bat gastatu beharko duzu. Atseden luze baten ondoren tarte guztiak berreskuratuko dituzu. Zure konjuru erabilgarrien zerrenda prestatzean, paladinen konjuru zerrendatik aukeratuko dituzu, hau egitean, zure Karisma hobaria + zure paladin mailaren erdia (gutxienez bat) konjuru aukeratu beharko dituzu. Konjuruak zure konjuru tarteen mailakoak izan behar dira. Adibidez, 5.maialako paladin bat izanik, 1.mailako lau konjuru eta 2.mailako beste  bi konjuru tarte izango dituzu. 14ko Karisma batekin, prestatutako konjuru zerrenda 1. Edo 2.mailako lau konjuruetaz osatuko da, edozein konbinazio delarik. 1.mailako Zauriak Sendatzearen konjurua prestatzean 1. Edo 2.mailako tarte bat gastatuz erabili ahalko duzu. Konjurua erabiltzeak ez du zure prestatutako konjuruen zerrendatik kentzen. Zure prestatutako konjuruen zerrrenda aldatzeko, atseden luze bat egin beharko duzu. Zerrenda berri bat egitean, prestatutako konjuru mailako minutu bateko otoitza beharrezkoa izango da.

 Konjuruak Erabiltzearen Gaitasuna

 Karisma izango da erabili beharko duzun karakteristika esentzia moldatzean, zure ideia eta fedean oinarritzen baita eskaini dizuten boterea.  Karisma erabiliko duzu edozein konjuruk konjuruak erabiltzearen gaitasuna aipatzean. Gainera, kontuan hartu beharko duzu zure karismaren hobaria konjuruetako salbazio eta eraso jaurtiketak kalkulatzerakoan.

Konjuruen Salbazio Zailtasuna = 8 + konpetentzia hobaria + karisma hobaria
Konjuru eraso hobaria = Konpetentzia hobaria + karisma hobaria

 Konjuratze Fokoa

 Sinbolo erlijioso bat erabili ahalko duzu konjuratze foko bezala zure paladin konjuruak erabiltzean.

 Kolpe Jainkotiarra

 2.mailatik hasita, izaki bat mele arma batekin jotzean, paladinaren konjuru tarte bat gastatu ahalko duzu min disdiratsua egiteko, armaren minaz aparte. Min gehigarria 8d2 1.mailako konjuru tarte batentzat eta 8d1 gehiago maila handiago bakoitzeko, 8d5ko mugara iritis arte. 8d1 gehiago eragingo duzu etsaia ez-hila edo infernala izango balitz.

 Sendatze Jainkotiarra

 3.mailan, paradigmek gaixotasunei immune egin dizute.

 Zin Sakratua

 3.mailara iristean, paladinaren zin sakratua egingo duzu. Hemendik aurrera aukeratutako bidea jorratzen hasiko zara. Debozioaren Zina, Fede Zaharreko Zina, Mendekuaren Zina, Konkistaren Zina, Erredentzioaren Zina eta Koroaren Zina. Zure erabakiak ezaugarri bereziak emango dizkizu 3.en,5.en,7.en,9.en,13.en,15.en,17.en eta 20.en mailetan. Ezaugarri horien artean Zinaren Konjuruak eta Jainkotiar Kanalizazioa aurkitzen dira.

  Zinaren Konjuruak

 Zin bakoitzak konjuru zerrenda batekin erlazionatuta dago. Konjuru hauek erabilgarriak izango dira zinaren azalpenean zehazten den mailetan. Behin erabilgarriak direnean, beti egongo dira prestatuta. Zin Konjuruak ez dute kontabilizatzen prestatu ahal dituzun konjuru kopuruan. Nahiz eta Zin Konjuru bat agertu paladinen konjuru zerredan, zuretzat, paladin konjurutzat jo beharko duzu.

 Jainkotiar Kanalizazioa

Zure zinak jainkotiar energia kanalizatzea ahalbideratzen dizu. Zin bakoitzaren Kanalizazioa bere atalean azalduta dago. Jainkotiar Kanalizazioa erabiltzean atseden motz eta luze bat beharko duzu berriz erabilgarri egon dadin. Kanalizazio batzuk salbazio jaurtiketak eskatzen dituzte. Jaurtiketa hauen zailtasuna zure paladin konjuruen zailtasunaren berdina izango da.

 Karakteristika Hazkundea

Zure paladina 4.mailara iristean, eta berriz ere 8, 12, 16, eta 19 mailan, karakteristika bat bi puntu igo ahalko duzu, edo nahi izanez gero, bi karakteristika puntu bat igotzeko aukera izango duzu. Ezaugarri honekin ezingo duzu karakteristika baten 20 puntuko muga gainditu. 

Eraso Gehigarria

5.mailatik aurrera eraso ekintzarekin txanda berdinean bi aldiz erasotzeko gai izango zara 

Babes Aura 

6.mailara iristean, zu edo zugandik 4 metrora dagoen lagun batek salbazio jaurtiketa bat egin behar baldin badezue, zure karisma hobaria gehitu ahal diozue jaurtiketari (+1eko hobari minimoa). Koziente egon behar zaude hobari hau emateko. 18.mailan helmena 12 metrora handitzen da.

Adorearen Aura 

10.mailan hasita, zu eta 5 metrora dagoen edozein lagun beldurrari immune izango zarete. 18.mailan auraren helmena 15 metrora handitzen da. 

Kolpe Jainkotiar Hobetua

11. mailara iristean, zure lotura paradigmekinn hain da handia, egindako eraso guztiek jainkotiar esentzia izango dutela. Mele arma batekin norbait jotzean etsaiak 8d1 min gehigarria jasango du. Kolpe Jainkotiarraren ezaugarria erabiltzen baduzu bere min gehigarria ere gehitu ahalko diozu kolpe berdinari.

Ikutu Garbitzailea

14.mailan, ekintza bat erabili ahalko duzu zu edo zure lagunen bat pairatzen ari den konjuru bat deuseztatzeko. Pertsona edo Izakia ikutzeko gai izan behar zara eta ezaugarri hau zure karisma hobarin bezain beste alditan erabiltzeko gai izango zara. Atseden luzearekin berreskuratu ditzakezu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina