2020(e)ko otsailaren 23(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XLVIII) - Katebegiak

Aurreko atala


Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 47 egunetik 49ra)


Carlos estaliar ezpatalaria
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna Taedanna, belagile eta zeruaren eskolako ikaslea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria
Bors, Lurralde Ilunetako enbaxadorea

Ahaztutako Lekuak

Povlan ikusitakoa tripak nahastekoa zen. Animaliak bezala, esklabuak kaioletan preso zeuden, neguko hotxaren aurkako babesik gabe eta bistan zituzten saihetsak gosaren froga ziren. Ezkutatuak, Igarobideko jendearen bistatik urrun, horrelako beste leku gehiago aurkitu zituzten.

Aguilerako hiritik gertu, aspaldi orko batzuen gotorleku izan zen dorre bat. Mendebaldean, Kastro Zahar baten harresien atzean beste bat. Zenbat esklabu daude= Ez ahal ditu inorrek ikusten? Hauei, lurjabeen lurretan soroak lantzen zituztenak ere gehitu beharko zaie.

Ankerkeri horren guztiaren gailurrean Kazorov Anaien buruzagietako bat aurkitzen da, etiketa paregabeko Don Malfi esklabista.

Esklabisten gotorleku eta gune garrantzitsuenak  helburu

Herririk gabeko enbaxadorea

Transbordadoreko bidean, ekialdeko lautadetako enbaxadore batekin topo egingo dute. Bors izenarekin aurkeztuko da eta inorrek ezagutzen ez duen lurralde bateko ordezkaria dela esango du. Lur hauek ikusteko asmoarekin Konpainia Askea bilatzen ari da; gixajua...

Berarekin batera Carlos, Sabino eta Hanna gizakiak, nanoen aldetik bikote banaezina; Dwalin eta Giun. Denak ustelkeriaren hiriburura iritsiko dira.

Edeneko Paradisua

Eugene eta lekameen planetan esklabisten defentsak aztertzea garrantzi handiko eginbeharra da eta Transbordadorean egon da, bertako esklabuei leku horietatik galdetuko diete. Badirudi, Igarobideko barnealdean Arnhoff izeneko nekazari herri bat dagoela eta bertatik gertu esklabisten ezkutaleku bat aurkitzen dela. Baina, are garrantzitsuagoa dena, hemendik gertu Don Malfiren jauregia dago. Hurrengo orduetan Borsek bere hitz jarioa, etiketa eta talantea azalduko du, Don Malfirekin hitzordua lortuz.

Gusturik gabeko burges harroputz bat dirudi Malfi jauna, arropa estrabagante eta koloredunez jantzia. Hala ere, Borsek artea eta margolanetaz hitz egiterakoan babalore honen konfiantza irabaziko du.

Don Malfi


"Ezpatak, bi eskuko aizkorak, armadura pisutsuak eta beste arma edozein arma hilgarriak erabiltzen zituzten gerlariak izan ditu Konpainiak, agia , diplomatiko bat zen falta zitzaiena?"

Bors gonbidatua izango da Malfiren jauregira eta enbaxadoreareak Dwalin bere bizkarzain modura eramatea lortuko du. Carlos gurdiaren atzetik joango da, laguntza eskaintzeko prest. Transbordadoreko bazarrean Giunek, Hannak eta Sabinok susmo txarrez, gurdia hautsa hodeien artean ezkutatzen ikusiko dute.

Esklabu Zintzoa

Hasiera batean badirudi dena ongi dijaoala eta afaria, ardoaren laguntzaz, tertulia polit batera bideratuko du enbaxadoreak. Zoritxarrez, Malfiren aginduetara Lassath dago, Hondar Bikietako gladiadore txapelduna eta esklabisteei leial mantendu zen bakarra (ikusi, ikusi). Dwalin ezagutu egingo du bera eta Borsen plana lehertarazi egingo du.

Bizia salbatzeko Malfiren agindutara ipiniko dira eta Lassathekin batera irtengo dira jauregitik esklabistaren lan zikinak egiteko. Baina Lassathek badaki taldeak iruzur egin diola bere nagusiari eta basoaren erdian Dwalin eta Bors, Carlosen laguntzarekin gorriak ikusiko dituzte gladiadorea garaitzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina