Aurreko atala: La Rabia do Mar (II)
Azkeneko segada hori distrakzio hutsa izan zelar ohartzerako, beranduegi zirudien. Hurrengo egunean jakin zuten bezala, Torralveseko aiton-amonekin tiroak elkartrukatzen zeudela, beste ume bat desagertu zen.
Oraingo honetan Paula izan da. Poliziek neskatoaz oroitzen dira; Isabelen desagerpena ikertzen ari zirela, Paularekin egin zuten topo, bere lagun mina zen eta galdera batzuen ostean pakean utzi zuten.
Etsipena
Rabenoren pisuan eta Paularen etxean aurkitutako informaziorekin nahikoa izan zuten. Bazirudien Paula boluntarioki joan zela Torralveseko jendearekin, bahiketa zantzurik ez baitute aurkituko. Rabenoren koadernoetan, presatik gertu dagoen basotxo bat aipatzen da eta badirudi erritualak egiteko erabiltzen duten leku sekretu bat dela.
Bost agenteek badakite ekiteko modua beste bat dela. Orozco komisarioari deitu eta laguntzari itxoitea. Baina akituta eta etsituta daude; ametsgaizto honi amaiera emateko unea da.
Torralves Agerian
Basora hurbildu aurretik hasieratik soltze utzitako hari bati eutsi nahiko diote; del Campo jauna, presaren burua eta hau guztiati buruz ematen duena baino gehiago dakiena. Hala ere, ez dute ezer berririk aterako eta erotzat hartuko ditu polizia agenteak.
Eraikuntza zaharra atzean utzita, Paularen bila joango dira. Basora hurbiltzean, kanpainen soinuak entzungo dituzte...
Argigune batean, Rabeno eta Paula aurkituko dituzte, beste hamar edo hamabi gizon eta emakumeekin batera. Paula zuriz jantzita dago eta solemnitate handiarekin presara joango dira...presara? non dago ura ba? Orain arte urez estalita zegoen herria, berriz ere agerian da.
Kobazuloko Itzalak
Harriak sedimentuz beterik daude. Etxe gehienen teilatuak hondatuta daude baina bestela, heriotzatik bueltatu den herria dirudi. Paula bere arbasoen kaletatik dijoa, kobazulo bateruntz. Poliziek beraien ezkutalekutik irten eta lasterketa umea berreskuratzeko bulkada sentitzen dute baina kale heze horiek ez daude hutsak. Han eta hemen, kultisten modura jantzita dauden zaindariak ikusten dira. Kobazuloko sarrera babesten ari dira.
Kontu handiz, boskotea presa jaitsi eta isilgordean, hondakin batetik bestera igaroko dira inor konturatu gabe. Bi aldiz pentsatu gabe kobazuloko ataria zeharkatuko dute. Iluntasun horretan gertatutakoa ez da oso garbi geldituko.
Orozcoren Bulegoa
Komisarioak espediente ireki egin dio bere menpeko diren poliziei eta badaki guardi zibilen kuartelan berdina egiten ari direla. Aste honetan eta kasu berdinean 6 edo 8 desagertu daude eta beste hainbeste hildako. Evak ez du lortu kasua ebaztea eta orain, pilatutako kakak Orozco irenstear dago.
Paula, ez da inondik agertu. Bere agenteek aipatzen duten kobazuloa urazpian dago eta gizaki baten antza duen urpeko munstroeen zehaztasunak informetik kentzea erabaki du. Hurrengo hilabetean poliziatik kanpo egongo dira eta zorte apur batekin porrotaren kostu guztiak jasango dituzte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina