Grizdal etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Grizdal etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina VII (WFRP) Antzinako Heroia


  • Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Grizdal, Aizkora Odoltsua Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua
  • Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
  • Astaroth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Oleg, Erdi erotuta dagoen berserk kislevita 


Otsoaren Hilabatea, 15.eguna


Goiz argitsu horretan, Donovanen ostatuko mahai baten inguruan Estaliako aitoren seme batek, basoko bi elfoekin, nano isil batekin eta Kislevetik etorritako ehiztari batekin Igarobideko mapa aztertzen ari zen. Bidea ezagutzen zuten baino zuhurtasunez antolatu nahi zuten paseotxoa. Hitz egiten ari zirela, gizon bat gerturatu zitzaien. Iparraldeko azentua zuen, eta denbora gutxian jakingo zuten, erabateko burusoiltasuna ezkutatzen saiatzen ari zen gizon hura Kislevetik zetorrela, Nicolai bezala. Oleg izena zuen eta izugarrizko ezpata zeraman sorbaldan. Handik eta hemendik entzuna zuen garai batetik hona Errebalean abenturazaleen talde berri bat agertu zela. Aukera paregabea zen harentzat, bere gihar erdoilduak ariketa behar baitzuten eta berdin zitzaion zer edo non borrokatu. Taldeak, aurrez aurre zeukaten lana ikusita, aulki bat gerturatu zioten. Aurkezpenen ondoren, Oleg Nicolairekin  hitz egiten hasi zen, haien herrialdea gogoratuz alkohol botilaren bat husten zuten bitartean.

Skavenak, Ez-Hildakoak eta Ez-Hildako Skavenak


Igarobideko mendiak zeharkatu ondoren, ezustekorik gabe iritsi ziren Shallyako (esteka) Santutegira. Bertan, Catherine le Saux, ahizpen buruzagia, egun hauetan gertatutako desagerpenen inguruan erran zien. Hainbeste gaitzen iturria zen gauza hura oraindik ere lanean zebilen. Trepetxuak prestatu eskailerak jaitsi, zuziak piztu eta azkeneko solairuraino iritsi ziren. Iluntasun eta hezetasunaren artean , santutegiaz jabetu ziren nekrofago eta tumularioak akabatu zituzten. Hilobia soilik gelditzen zitzaien, Morgrim Izarretako Mailuaren azkeneko atseden lekua. Susmo txarra zuten eta zauriak sendatzeko asmoarekin Catherinengana igotzea erabaki zuten...berriz ere...

Otsoaren Hilabetea, 16.eguna

Goizean goiz, edabe sendagarri mordoa erosi ostean Santutegiko azkeneko gelara sartzeko prestatuak zeuden. Nanoen hilobiak, arraza honek bere arbasoei dioten errespetua dela eta, tranpez josiak daude normalean, eta gure heroiak ezagutzen zituzten trikimailu guztiak erabili zituzten hauek desaktibatzeko (gorpuak bota, lurreko baldosa bikoitiak saihestu, paretak miatu...) eta batenbat patatekin eta guzti irentsi ondoren Morgrimen hilobia ireki zuten. Orduan konturatu ziren egoera larri batean murgilduta zeudela. Morgrimen mailua sorgin harriz egina zegoen eta seguerenik hortan zatzan Santutegiko arazoen iturri nagusia. Morgrim, espero zuten bezala, 2000 urteko hilotz bat izateko nahiko bizirik zirudien eta lehenengo eraso bortitzarekin egiaztatu zuen bere nagusitasuna.

Morgrim, Izarretako Mailua


Thoryen eta Astaröth handikan pasa ondoren


Ziur asko, hurrengo borroka hau gure taldeak jasandako eramangaitzena izan dela. Antzinako armadura zeraman hildako nanoa elfoen belarriak zituen belarritako modura eta oraindik bizar distiratsu bat erakusten zuen. Baina seikotea ez zen kikildu eta makina koipeztatu baten antzera erantzun zioten arerioari. Morgrim bestalde, bere arrazakoa zen Grizdali erasotzen hasi zitzazion, ez baitzuen bere begi hilak ikusten zutena sinisten. Nola da posible bere arrazakide batek antzinako heroi baten hilobia desohoratzea?

Gauzak horrela, Grizdal izugarrizko jipoi zurrunbiloa jasaten ari zen bitartean, besteak, pixkanaka Morgrim zauritzen hasi ziren. Oleg bere ezpatatzarrarekin, Nicolai aizkora zorrotz batekin, Astaröth eta Thoryen gezi andanekin eta Pitico eraso azkar eta hilgarriekin. Bi nanoak odoleztatuak zeuden, Grizdal, nekez ikusten zuen, izerdiak begiak zirikatzen zizkion eta gorputz guztia minez zuen. Baino etorri berriak bere ohorea berreskuratu behar zuen. Etxean ez zuten bueltan espero, eta aspaldian egindakoak ordaindu behar zituen, modu batera edo bestera. Izan ere, belauniko zegoenean, denbora izan zuen Morgrimen mailuaren azken kolpea saihesteko, baino argi zuen, honelako bukaera bat, amestutakoak baino hobeagoa zela. Bere aurpegia lurraren kontra talka egitean ez-hilak buelta eman zuen eta bere etsai historikoen aurka oldartu zen.



Thoryenek ahal zuen moduan defenditu zuen bere burua, baino aztiek ez zeuden honelako egoeretarako prestatuak. Ausaz ekidin zituen lehenengo bi kolpeak, nahikoak bere taldekideak, behingoz, Morgrimekin amaitzeko. 

Azkeneko Ustekabea


Lehertuak zeuden, baino hilobian gordeta zeuden altxorrak ziztu bizian lapurtu zituzten (Grizdalen korpua hantxe bertan utzi ere, hauxe bai sakrifizioa) eta Santutegiko lehenengo solairura abiatu ziren. Han, Catherine le Sauxez aparte, beste sei nano zeuden. Errebaleko artisau gremioko nanoak ziren eta Brydda,burdin-bihotzek zuzentzen zituen. Bere arrazaren hilobi bat arpilatzea leporatzen zien eta lapurtutako dena bueltatzea eskatzen zuen, Morgrim-en mailua bereziki (badirudi mailuak nolabaiteko eragin zitalen bat zuela). Bryddak arma magiko hura suntsitu nahi zuen,eta gure heroiak, zaurituak eta nekatuak tratu ekonomiko batera iritsi ziren. Catherinek ere bere zorra kitatu zuen.

Aberastasun honen kostua? Urdithaine eta Grizdal soilik

2017(e)ko urtarrilaren 5(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina VI (WFRP) Betiereko Itzulera 2.zatia


  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
  •   Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
  • Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
  • Grizdal Aizkora Odoltsua, Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua
  •  Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia



Otsoaren Hilabetea, 14. Eguna

Joan ziren bezala bueltatu ziren. Morren (esteka) parrak, edo akaso Tzeentzchenak (esteka) izango ziren, mundo zaharreko lau izkinetatik, entzuten zirenak. Bi aste hauetan, abenturazale talde honek ezin izan ditu 10 kilometro baino gehiago egin bidai bakar batean, erasotua, jipoitua edo txikitua izan aurretik. Aguilerako Errebala zerumugan zegoenean taldekide bat gelditu egin zen.

Volkrad beldur zan, hirian egindako ekintzen ondorioak haren atzetik etorriko zirelakoan. Plan bereziak zituen Igarobidearentzat, edo hobeto esanda, bere aberastasunentzat eta ziur zegoen hirian bere etorkizuna amaitutzat eman zezakeela. Beraz, ze irtenbide geratzen zitzaizkion gure Volkrad kuttunari? Hanka egin, bueltatu Inperiora, miseriara. Ez zan Loth-eko bailara kontinente honetan gelditzen zen askatasun txoko bakarrenetakoa? Ze zentzu du, aske izateko aukera ematen dion leku honetan, askatasun hori bera ukatzea? Ez. Inperioko ziegetatik atera ondoren Volkrad bere modura bizi nahi zuen eta hori ezinezkoa bazan, bere modura hiltzea bakarrik gelditzen zitzaion.

Errebalera bueltatu ziren eta bertan antolatzen ari zen torneoaren iskanbilarekin batera bakoitza bere planekin jarraitu zuen. Volkraden kasuan, jakinda  Dieterren losintxari guztiak bere atzetik zeudela, aste hauetan irabazitako/lapurtutako/arpilatutako diru guztia xahutzea erabaki zuen. 

Litroak eta gramoak Errebaleko burdel guztietan zehar. 

Eguerdirako, bere borondatearen azken buztankadarekin orain dela egun batzuk iruzur egin zion merkataria zulatu zuen, behin eta berriz. 

Horren ondoren, Astaröth bera izan zen Volkrad atxilotu zuena, eta urkamendi bidean, ohiukatzen hasi zen-Ustelduak zaudete guztiak! Ustelduak!-Bakean zirudien sokak lepoa hausterakoan.



Dieter, armadura txuriko zaldun beltza

Volkraden atxiloketak Monastegiko ateak ireki zizkion Astaröthi, eta Pil-pilekin batera, torneoa hasi aurretik, zaldun zahar honen etxeko ateraino joan ziren. Zurrumurruek zioten Dieterrek bere gaztaroan, zaldun beltzaren ezizena irabazi zuela txapelketa batean, baino ordutik beti ikusi izan zaio armadura txuri batekin. Gainera, kontakatiluek diote, txapelketa horren ondoren urteak pasa zituela Inperioko bideetatik, nano eta azti batekin batera. Istoriotxo hauekin Aguilerako buruzagi gorenaren bulegora iritsi ziren.

Volkradi buruz galdetu zuen, baita abenturazaleen bizitzaz. Baino konturatu gabe elkarrizketa bere nahi zuen gaira bideratu zuen. Bere ustez, abenturazaleek, asmo edo xederik gabe bidelapur eta mandiletan bukatzen ohi dute eta noski, Dieter zaharrak helburu bat zuen haientzat. Badirudi, orain dela gutxi Yetzin errekan, piraten ontzi berri bat agertu dela, merkatariak erasotzen eta inguruko arrantzaleak mehatxatuz. Aguilerak ez du itsasontzirik baino kalte gehiago egin aurretik pirata horiek desagertarazi egin behar dituzte. Gainera, ontzi hori nunbaiten egin dute, jakin beharra dago non ezkutatzen diren alproja horiek. Lanan honen truke abenturazale bakoitzak zerbait eskatu zuen eta Dieter, irribarre batekin, ados zegoela erantzun zien.

Malfi akabatu, haren jarraitzaileak gainditu, Yetzineko piratak desagertarazi, ontziralekua aurkitu, Shallyako santutegian ezkutatzen den sekretua desestali....Pilatutako lana

Bueltan elfoa eta halflinga Trubert eta Dieterren antzaz hitz egin zuten. Aurpegia, ibiltzeko modua... Txorakeriak, pentsatu zuten, Dieterrek ez du inoiz semerik izan.

Torneoa eta Itzulera

Monasterioko ateak itxi ondoren torneoa hasi zen. Arku txapelketan Merovech azaldu zen, ostatuan atseden hartu ondoren taldera gehitu zen. Arku txapelketan parte hartu eta irabazi ere. Eguna borroka eta justak ikusten pasa zuten, baita atzerriko jendea ezagutuz, eta Astaröthek bailarako beste basoko elfo batekin informazioa elkartrukatu zuen. Gauean, Donovanen garagardo eta pattarrekin zer egin erabaki zuten.

Malfiren atzetik juteko lehenbizi Yetzineko Transbordadoreaino iritsi behar ziren eta momentuz bidai luzeak baztertuak zeuden. Dieterren proposamena mamitsua zirudien, eta beraz, arriskutsuegia izango zela pentsatu zuten. Ondorioz, lan bakarra gelditzen zen....Shallyako Santutegia behingoz garbitzea!

2017(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina VI (WFRP) Betiereko Itzulera 1.zatia


  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
  • Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
  • Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
  • Grizdal, Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua



Otsoaren Hilabetea, 13.eguna



Shallyako Santutegian, hirugarren egunez, desagertutako gorpuen ikerkuntzarekin jarraitzen zuten. Aurrekoan izandako arazoen ostean,  taldeak erabaki zuen ez zuela nekrofago gehiago ezagutu nahi. Shallyako ahizpeek eskainitako ordainsaria ukatuz bertatik alde egiteko prestatzen hasi ziren. Goiz gris hartan Astarothek Catherine le Saux-ekin hitz egin zuen, azalduz, santutegi aren beheko pisuan zerbait arriskutsua eta boteretsua ezkutatzen zela, eta oraingoz, bera eta bere taldea ez zirela gai ikusten arrisku horrekin amaitzeko. Elkarrizketa luzatzen zen heinean Catherinek santutegiak zituen beste arazo larri batzuen inguruan hitz egin zion basoko elfoari.


Badirudi, Igarobidetik etortzen diren ehundaka errefuxitu eta inmigranteek negozio aukera berriak soratarazi dituztela bailarako hainbat pertsonentzat, esklabizazioaren bitartez aberastuz. Hasiera batean talde txiki eta sakabanatuak ziren, baino hegoaldeko eskaria gora egitean, talde hauek Yetzin Transbordadorean errotuta dagoen kriminal garrantzitsu batek bereganatu zituen,  talde indartsu, handi eta hierarkizatu bat antolatuz. Esklabistek, kriminal hauek ezarritako gizon baten aginduetara jarri ziren eta ordutik armada txiki baten antzera lan egin dute. Gizon hau Malfi du izena eta Transbordadorearen inguruko basoetan eraiki zuen bere gotorleku edo jauregitxoa. Shallyako ahizpek Malfi eta bere gizonekin amaitu nahi dute eta gorputzen desagerpenekin bezala prest daude ordainsari bat ezartzeko. Astarothek hainbat tresna eta ondasunen truke onartzen du lana eta berarekin batera beste taldekide guztiak. Gainera, Malfiren atzetik zebilen Mendikate Beltzeko nano bat ere elkartuko zaie, Grizdal. Urdithainek utzitako lekua betez.

Catherine le Saux, Arrangureen Alaben buruzagia



Malfiren atzetik


Ahizpek esklabuak saltzen dituzten lekua ezagutzen dute. Yetzin Transbordadorean dagoen Anfiteatroa hain zuzen ere. Bertan, itxaron besterik ez dute egin behar, Malfi agertu arte. Honela, taldea Yetzin errekaren iturbururuntz lapurrez josia dagoen hiri hartara iristeko bidaia antolatzen hasiko dira. Lehenbizi, Errebaleraino joango dira,  han atseden hartzeko asmoarekin.


Aguilerainoko bidaia lasaia izango da eta herriko harresien segurtasunera iristean janaria eta sendagailak erosiko dituzte, mendietan suertatuko diren arriskuei  aurreratuz. Kaletan zehar, salmenta eta artisau postuen artean Dieterrek antolatu ohi duen txapelketaren hasieraz ohartuko dira. Hiru egun barru, Igarobideko zaldun eta gerlari askok haien trebezia frogan jarriko dute, Monasterioko ordenan barruan sartzeko asmoarekin. Astaroth eta Trubert txapelketa ikusi edo parte hartu nahi dute eta horren ondoren Transbordadorean elkartuko dira taldeko beste kideekin.


Besteak, Pieter, Grizdal, Pil-pil eta Volkrad bidaiarekin jarraituko dute. Motxilak eta zakuak beteta, Errebalako sarrera nagusitik ateraz. Volkrad atzean zebilen, merkatari eta nekazariak aztertuz, esku indartsu batek bere sorbaldan pausatu zen arte. - Barkatu, Volkrad?- galdetu zion gizonezko ahots batek. Volkrad Ordeneko guardiaren bat zelakoan, atzera begiratu gabe labana atera eta mugimendu azkar eta boteretsu batekin saihetsen artean sartuko dio ahoa, kirtenarte. Dieterren zaldun bat zen, baino gure preso ohiarentzat, hori garrantzirik gabeko zehaztasun bat zen. Zaldun zaurituarekin batera bere guardia bikotea ere hantxe zegoen baino Volkraden begirada bakar bat nahikoa izan zen biak handikan hanka egiteko.  Hurrengo egunetan jakingo zuten zaldun horren heriotzaz.


Hortz Apurtuaren Tribua


Grizdal, Pil-pil eta Pieter ez zuten ezer ikusi eta Volkradek, odoleztutako labana garbitzen zuen bitartearen taldearengana hurbildu zen. Hiltzaile baten lasaitasunarekin arinkerietaz hitz egiten hasi ziren eta honela, Errebaleko ate nagusitik pasa ziren.

Bi aste hauetan Igarobideko mendi eta basoek argi utzi dute zer nolako arriskua duten prestatu gabeko taldeentzat. Hala eta guztiz ere, gure lagunak gida, esploratzaile edo ehiztari txukun barik irten ziren ezezaguneruntz. Gabezia hauek agerian gelditu ziren laukotearen lehenengo gauan. Inguruetako goblin tribu esanguratsuenaren arakatze-partida batek erasotu zien eta ozta-ozta garaitu zituzten azal-berdeak.



Borroka honen ondoren, berriro ere (kontua galdu dut), Errebalera bueltatu ziren. Taldekide batentzat bere azken bidaia izango zen.

PD: Saiatuko naiz, hemendik gutxira, bidaien inguruko arauak bukatzen. Jakin dezazuen portzentaiekin eta datuekin zer nolako arriskuak ekidin ahalko zenukete bidaiak ondo antolatuz.