2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XLVII) - Errukiaren Sarea (I)

Aurreko Atala


Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 41 eta 42 egunak)

Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Emma Malatesta, arrantzalea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria

Gladiadoreak askatu ostean, Auheneko Alaben egoera ekonomikoa hobetzeko unea iritsi da, Saavra eta Catherine le Sauxen irizpideak jarraituz.

Beraien lehenengo ekintza urteko kolekta martxan jartzea da. Santutegiko lekameek Igarobidea zeharkatzen dute kolekta erraldoi bat antolatuz, aberats zein txiroen laguntza eskatuz. Bildutako dirua metalezko gotortutako kutxa batean sartzen dute, kutxa gora eta behera eramanez. Kolekta ospe handia du eta bere garraioa oso arriskutsua egin da azkenaldian. Gure lagunak kutxa babestu beharko dute Aguileratik Santuariora egin behar den azken bidaian.

Kolekta


Bai bai, ondo entzun duzue, urrez beteriko kutxa bat, konpainia askeko alprojeen eskura. Lekameek ez dira erotu baina gure protagonisten buruetatik ideia bera pasa zen.

Azkenean, ohartu ziren Saavra ez zela hain inozoa. Gure lagunak bidelapur eta gaizkile guztien arreta deitzen zuten bitartean, benetako altxorra isilean eta tentuz Santutegira garraiatua izan zen. Konpainia Askek zeraman kutxan harri pila besterik ez zegoen.

Hala ere, txotxongiloen papera ez zuen pertsonaien harrotasuna apaldu eta inozoaren zoriontasuna ageria zen beraien aurpegietan. Bazirudien behingoz planak ondo zijoaztela. Honela, Santutegiko hilerrian Saavra eta Catherinekin gelditu eta hitz egitean gogotsu onartu zuten hurrengo lana. Agian, kanpaina osoan ongia lehenengo aldiz egitearen efektu psikologikoa da.


“Gure eragina hedatu nahi dugu, hirietako herri xumeari lagunduz. Beraien errespetua eta amodioa lortzen badugu ezingo gaituzte kanporatu” – Hauek izan ziren Catherinen hitzak. Laburbilduz, Aguilera eta Transbordadoreko hirietan Ospitale moduko base edo txokoak ireki nahi dituztela. Ospitale horiek, gaixoak sendatzeaz gain bilera leku eta antolaleku bezala nahi zituzten.


Aguilerako Usoen Etxea


Taldea luzez eztabaidatu zuen hurrengo pausoaren inguruan. Aguilerako Ospitalea antolatzeko, herrian festa-leku ezaguna den Usoen Etxea aukeratu zuten lekameek. Beraien informazioaren arabera, jabeek (bi atso) saltzeko interesa zuten baina beste erosleen bat ere atzetik zebilen. Transbordadorean ordea, Antikuarioaren dorre “hutsa” okupatzea erabaki zuten.

Metamorfosis sarreran irakurri dezakezuten bezala, dorrea ez zegoen hutsik. Bere lau hormen artean Otto izeneko golem bat bizi baitzen.

Aho batez Aguilerara joatea erabaki zuten

Baina Warhammerreko munduan, eta are gehiago Mugaldeko Erresumen bailara isolatu honetan gauzak ez dira inoiz diruditena.

Atsoek, Usoen Etxeak irabazitako festa-lekuaren ospea aldarrikatuz, lekame, abenturazale, alkohola, sexua eta biolentzia nahasten zuen orgia martxan jarri zuten afari kutsatu baten ostean. Esnatzerakoan, lekame erdiak hilik zeuden baina kontratua sinatzea lortu zuten bidetik.




Nahastuta eta izugarrizko ajearekin, Carlos, JoJan, Dwalin, Sabino, Emma eta Giunek Santutegira bueltatuko ziren, hurrengo Ospitalea irekitzeko egongo ziren komerietan pentsatuz.

































2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XLVI) Suaren Errautsak


Aurreko atala

Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 39 eta 40 egunak)

Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Tag-Raz, ogro ilustratu eta fededuna
Vincenzio, ume-moko bihotzgabea
Giun, nano gerlaria

Felixen aurpegia egunez egun iluntzen da, urduritasun eta larritasuna islatzen du. Bere elizako kriptetan Konpainia du entzulego; 

Kazarov anaien azkeneko mugimenduak Igarobide guztia kontrolatzeko beste pausu bat izan da, eta argi gelditu da ez dutela mugarik beraien helburuak lortzeko, nahiz eta hori goblin banda batekin aliatzea esan nahi badu. Bizirik gelditzen diren lurjabeak beraien panpin bilakatu dira eta morroiak, esklabu. Hala ere, larriena ihes egitea lortu duten gaixuen historiak dira. Badirudi, iraultza gidatu zutenak, lurjabe bat erahiliz, momentu ilunenean desagertu zirela. Entzundakoa ez da errieta bat, egin nahi dezutena, baina hiltzaile talde bat baina gehiago nahi badezue izan, hasi zuen izena garbitzen.”

Felixen hitzak bere apopiloen onespena lortu zuten, noski. Baita taldeko eskarmentatuen artean. Dwalin eta Giunek ondo baino hobeto dakite epe motzeko etekinek eta diru azkarrak ekartzen dituzten ondorioak. Gaur, Igarobidea lehen baino ilunagoa da eta Aguileratik ikusten diren esklabuz beteriko gurdiek tripak nahasten dizkiete. Ez ordea Vincenzio eta Jojani. Baliteke, bizitzako ankerkeriek bihotza hoztu izana. Ezer gutxi inporta zaizkie galdutako bizitzak, esklabutza eta oldarkeriak. Bost axola Aguilera edo Kazarov Anaiak. Hemen guda besterik ez dago eta beraien buruetan bizirauteko modu bakarrra munstro batean bilakatzea da. Azkenik, Estaliatik etorritako ezpatalri berri bat dugu. Hain berria oraindik perfume usaian daramala soinean. Hain berria, oraindik printzipio eta idealak dituela. Hain berria, bi aldiz pentsatu gabe Konpainia Askearen hurrengo bidairako izena eman duela. Santutegira joango dira, lekameak entzutea eta posible bada, lotsaren kiratsa azaletik kentzea.

Otso Larruko Arkumea



Monja talde hau ezustez beterik dago. Mozolak eta bakezaleak ziruditen baina badirudi bakea lortzeko lehenik eta behin borrokatu egin behar dela. Catherine, Auheneko Alaben buruzagi gaztea Eugene eta Saavrarengatik inguratuta dago. Eugene esklabisten aurkako guda nahi du. Saavrak ere, baina azken honek diruaren garrantziaz ohartu da. Dirua lapurtzea bere lekame ordenaren printzipioen aurka dijoa baina esaten den bezala; lapur bat lapurtzen diona... eta Aguilerako bankuan, betaurreko txiki batzuen atzean, Igarobideko lapur gorrotatuena aurkitzen da.

John Suttonek denak engainatu ditu bere iruzur eta trikimailuekin eta Alabek, bankulariaren sekretuak nahi dituzte kontaktu boteretsu eta aliatu aberatsak irabazteko. Infiltrazio talde baten modura, Konpainiak Suttonen kontu liburua lortuko du eta mehatxuen bitartez bankularia hiria uztea lortuko dute. Auheneko Alabaek informazioa lagun ugari biltzeko erabiliko dute, baina ez dira bakarrak izango. Liburu horretan Aguilerako kontseiluko izen eta hari solte asko agertzen dira eta gure mertzenarioak fabore pare bat lortuko dituzte.


Alfonso Duarte, Igarobideko pertsona aberatsenaren laguntzaz John Sutton baztertzea lortu dute eta ordainean, Duarteren alaba bankuaren zuzendaritza bereganatu du

Txinparta

Hala ere, Santutegian argi dute dena ez duela diruak konponduko. Esklabistak eta Kazorov Anaiak menperatzeko aukeraren bat izan nahi badute, armada bat beharko dute eta Eugenek nekazarik eta esklabu oihak besterik ez ditu. 

Konpainiako kideek armada horren falta sumatu zuten orain dela pare bat aste goblinen erasoaren berriak entzutean, zer egin dezakete baserritar batzuk indar horren aurka? - Saavrak kontaktuak lortzen dituen bitartean Auheneko Alabei armada bat lortzen lagundu egingo diete.

Baina Eugenen plana entzutean, berriz ere, dudak ate joka entzun zituzten; Transbordadoreko (Kazorov Anaiek kontrolatzen duten hiria) hondarrean borrokatu eta hiltzen diren gladiadoreak ihes egitea lagundu beharko dituzte. Iraganean, Alasia izeneko gladiadorea ezagutu zuten eta gutun sekretu bat eman zioten monjen izenean. Orain piezak ahokatzen ari dira. Hala ere, besteetan ez bezala, Konpainiak beldurrak baztertuko dituzte eta plana aurrera eramango dute isiltasun eta zehaztasun izugarri batekin.

Gau erdian 50 bat gladiadore aske izango dira, denak, hondar bikiko txapelduna izan ezik. Lassath, deabru gerlaria hiriko kale estu eta  ilunetan desagertu egingo da.


2020(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala

Kateak, Loth Bailarako Kronikak


Gabonen ondoren, gehigarri berri batekin natorkizue. Loth Bailarako partiden kronikak biltzen hasi nintzen kanpaina hasieran, 2017 inguruan.  Helburua, dena txukunago eta ulergarriagoa egitea da, jokalari eta irakurleentzat.

Hemen dituzue orain arte egindakoak:

Otsoaren Hilabetea (Kroniken I.Atala)
Erroiaren Hilabetea (Kroniken II.Atala)


Hauekin batera, hirugarren bat prestatu berri dut, azkeneko istorio arkua errepasatuz

Kateak, Loth Bailarako Kronika (III.Atala)

Besteekin batera, blogeko eskubiko zutabean aurkituko duzue esteka.

Ondo izan!

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (XLV) Tiranoak eta Koldarrak

Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 28 eta 29 egunak)

Hanna Taedanna anbizio handiko belagilea
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Emma Malatesta, bidegurutzean aurkitzen den arrantzalea
Vincenzio, ume-moko bihotzgabea

Gezi Beltzek, Dieterren garaietako herri suntsitu batean gotortu dira eta han, desertore, nekazari haserretu eta bide-lapur iraultzaileak indarrak batu dituzte Igarobideko boteretsueei aurre egiteko. Lurjabeen menpe dauden morroi eta nekazarien artean heroiak dira baina orain arte ez dute iraultzak behar duen poxpoloa pizteko momentua ikusi. Berengar d'Oc-en errausketak joko-taula irauli du.


Gure lagunak bertaratzean, gotorlekua analizatu dute; berrehun pertsona inguru egongo dira, baina erdiak umeak, emakumeak edo agureak dira. Hala ere, ez dute denbora asko izango egoera aztertzeko, Altolagirre jaunak ikusi nahi baititu. Segituan ohartuko dira buruzagia gaixo dagoela eta bilera bere kapitainek bideratuko dute.

Treveris eta Denisov, bata kontserbadorea, bestea erradikala. Batek lurjabeekin negoziatu nahi du, besteak iraultza muturreraino eraman. Konpainia arazo honekin ahalik eta azkarren amaitu nahi du, ez baitaude eroso egoera mehatxagarri honetan.

Iraultzaren Ongilea

Iraultzak arrakasta izan dezan, Gezi Beltzek ejerzito bat beharko dute eta taldeko iraultzaile sutsuenak, Dwalin eta Hannak, Aguilera joatea proposatuko dute, dirua edo laguntza biltzeko asmoarekin. 

Aguilerako bulegoetan eman zen lehenengo labankada iraultzari. Klaus Liebnitz Verenako Ordenaren ordezkariak ejerzitoa finantzatzea erabaki zuen, beti ere, Gezi Beltzen hegal erradikaleena "desagertzen" bazen. Konpainiak ilusio handiarekin onartu zuen baldintza.

8.000 urre koroko balioa zuten armak eta hornidurak iristean, Gezi Beltzek beraien hurrengo helburua plazaratu zuten: Otto Rasmusen, Skajlborg Etxaldeko lurjabea.

Iraultza Hornitzen


Traizioa

Konpainia Askea, Denisovekin batera nekazariak gidatuko dituzte lurjabeen aurka. Rasmusenek ez du aukerarik izango, ezta Denisovek ere. Ondo entrenatutako txakurrak bezala, ezpata zartada berberarekin Rasmusen eta Denisoven buruak bananduko dituzte. Aguilerako bulegoetan kopen "txin-txinak" entzun dira.



Baina mugimendu tektoniko hauek itzalpean zegoen otsoa erakarriko du eta odola gertu dagoenean bere ezkutalekutik salto egingo du.

Kazorov Anaiek aukera paregabea ikusi dute botere gabezi honetan eta itun nazkagarri bat sinatuko dute mendietan hain ugariak diren goblinekin; Goblinek lurjabeen lurrak erasotzeko laguntza izango dute, nahi bezain altxor eta aberastasun eraman ahalko dituzte baina hurrengo egunetik ondoren lur horiek anaienak izango dira.

Konpainia Askeak honen berri izango du eta beraien arteko eztabaida sutsua emango da zer egin erabakitzeko; Azkenean, Borgad, Emma eta Vincenzioren iritzia gailenduko da eta iraultza isilean eta atzeko atetik utziko dute, inongo oharrik eman gabe, bere hilobiko azken iltzea ipiniz.


































2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina (XLIV) Iraultza Txikien Asanblada

Aurreko Atala

Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 24 eta 27.egunen artean)


Tag-Raz, Sigmarren argia ikusi duen ogro berritsua
Emma Malatesta, arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia
Giun, nano gerlari eta kale-xagua
Vincenzio haur borreroa
Borgad ogro marinel bihotz-gabea

Hanna Taedanna, belagilea
Sabino Dante, tilear ordainsari bilatzailea


Leherketaren ke zutabeak kilometroetara ikusten ziren baina bere uhinak helmen handiago bat izan zuten. Lurjabe familia boteretsuak ziren eta baten erahilketak egoera politikoaren zutabeak dardarka utzi zituen. Konpainia Askea Igarobideko pertsona ospetsuenetan bihurtu ziren eta soilik Felixen bizkortasunarengatik lortu zuten bizirautea.

Mozorroturik, Sigmarren elizako kriptetan ezkutatu ziren, urduri, uste baitzuten denek beraiei bilatzen zeudela. Hala zen bai, baina ez dure abenturazaleak urkatzeko. Aberatsak, boteretsuak, otsoak dira; putreak. Lurjabeen odola usaintzean erraietatik gosea piztu zitzaien. Bata bestearen atzetik; Klaus Liebnitz Aguilerako Ordenaren ordezkaria, Lacrosse larrugileen gremioko burua, Redknapp gremio guztien ordezkaria, Treveris, Gezi Beltzen buruzagietako bat eta Alvar, Kazorov Anaien gauzatzailea. Denek taldearekin elkarrizketatu ziren.



"Partida kuriosoa izan zen, dadorik jaurti gabe ordu luzez hitz egiten egon ginena"

Denek lurjabeen ahuleziaz abantaila lortu nahi zuten. Ordu askoz eztabaidatu zuten, batzuk konserbadoreak ziren, bestea ordea, iraultza piztu nahi zuten. Azkenean, taldeak erabaki bat adostu zuen. Gezi Beltzen iraultza babestuko zuten, hauek morroi eta nekazarien askatasunarengatik lurjabeen aurka borrokatzen egon dira. Mendi eta basoetan ezkutaturik, Igarobidetarrentzat bide-lapurrak besterik ez dira. Hala ere, Konpainia Askeak karta bat gorde nahiko du, badazpada ere; Aguilerako Ordenaren laguntza iraultza kontrolpean gelditzea lortzen badute. Lurjabeak kanporatu bai, baina zergak ordainduz.

Alargun baten dolua

Berengar d'Oc-en heriotzak ez zuen tristezia handirik ekarri baina, gutxienez, alargunaren malkoak espero zituzten. Horregatik, Claudia Duarte beraiekin kontaktuak jartzean mendekua bilatzen aurkitzea espero zuten.  Alarguna uste zutena baino materialistagoa da dirudienez eta soilik, bere ezkongaiaren eraztuna berreskuratzea eskatu zien. 

Le Dauphine etxaldeko hondakinetan aurkitu zuten. Claudiari eman aurretik, Hannak aztertu egingo du eta ondorioztatuko du oso arrunta ez zela; modu batera edo bestera, bitxia, ilargiarekin lotura estua du.


Normaltasuna?

Hurrengo egunetan, kemena berreskuratuz, taldea kalera irtengo da mozorrorik gabe eta nahiz eta denek jakin zeintzuk diren ez da ezer gertatuko. Egindako guztia ez du ondoriorik izan? Normaltasuna bueltatu da dagoeneko?

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

The Sigilite - Kill Teamerako Kanpaina bat



Gaurkoan, azkeneko asteetako lana aurkeztu nahi dizuet. Games Workshopeko Kill Team jokorako kanpaina bat hain zuzen ere. Warhammer 40.000ko unibertsoan oinarritutako espezialista jokua da, non, fakzio ezberdinetako soldadu talde txikiak kontrolatzeko aukera izango dugun, segada eta misio berezietan parte hartuz.

Kanpaina, gizakiaren inperioko muga sektore batean emango da. Han, esplorazio espazio-ontzi batek materia mota berri bat aurkitu du eta laister ohartuko dira zer nolako interesa piztu duen bere bizilagunen artean.



2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XLIII) Pizti Kortaratuak



Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 23.eguna)

Tag-Raz, Sigmarren argia ikusi duen ogro berritsua
Emma Malatesta, arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia
Giun, nano gerlari eta kale-xagua
Vincenzio haur borreroa


Aurreko laburpenean ikusi genuen bezala, Ith-söl-arathek ihes egitea lortu zuen, baina nanoak gustora gelditu dira elfoa bere dorretik kanporatzea lortu izanagatik. Konpainia nanoen konfiantza irabazten doa eta Briddaren laguntasuna sendotzeko gutun faltsu batzuk hartu eta Santutegira eramatea adostuko dute. Vincenzio, Konpainiaren 13 urteko errekruta berriak erabateko arrakasta izango du lekameei ziria sartzen eta ez dute inongo susmorik izango; Azken finean, zeinek ez luke haurtxo bati sinistuko?



Hor daudela, eta postari lanari gustua hartuz, lekameen gutun bat jaso eta Zetazko Tximinora eramango dute. Gutuna sekretismo osoz garraiatu eta Monmouth izeneko tipo bati eman beharko zaio. Ze azpijokotan ibiliko dira lekame santu hauek...





Zetazko Tximinoko gauak

Luxuzko ostatu honetan, Igarobideko bidegurutzeko aniztasuna nabaria egiten da. Lurjabe, merkatari, mertzenario edo mezulari, denak biltzen dira hemen. Jende askorekin hitz egin eta edango dute, agian, gehiegirekin. Monmouth delakoari gutuna eman ondoren arazoak hasiko dira. Somnifero batekin Petra, bere hartza eta Tag-Raz neutralizatuko dituzte eta beste lauak alokatutako gelan zokoratuta bukatuko dute. Minutu batzuk nahikoak izan dira talde osoa preso egiteko.

Lurjabearen Mehatxuak

Msta
Taldearen jazarleak ez dituzte urrutira eramango. Goizeko argiekin ohartuko dira ikuilu batean daudela. Aurrez aurre Msta bezala aurkezten den torturazailea izango dute. Asko itxaron gabe, korapilo honen guztiaren soka muturra ezagutzeko aukera izango dute. Berengar d'Oc, Le Dauphine etxaldeko lurjabea, milaka metro karratuko soroen jaun eta jabea, Igarobideko boteretsuen klubeko kidea eta Duarte familiako Claudia gaztearen ezkongaia. Gutunari buruz galdetuko die baina ez du erantzunik jasoko (ez pentsa bapatean gure protagonistak heroi bihurtu direnik. Askotan gertatzen den bezala, ergelkeria eta ezjakinntasuna ausardiarekin nahastu dira).

Berengar d'Oc



Hala ere, Berengar ez da gizon bihotz gabe bat. Gutun hori soroko morroien altxamendu baterako prestakuntza delaren susmoa du eta pertsonaiak, jakinda zeinek jaso duen gutuna, bera laguntzeko posizio ezin hoban daudela uste du. Sei abenturazaleak askatu eta tratu batera iritsiko dira; Monmouth hori harrapatu behar dute eta bitartean, bere gizonek gertutik zelatatuko dituzte, badazpada ere.

Ahuntzek mendira jotzen dute

Dagoeneko badakizue Konpainia askeko kideek ez dutela mehatxupean ibiltzea maite, urduri jartzen dira. Geroz eta gehiago estutu, are arriskutsuagoak, pizti kortaratuak balira bezala. Beraien buruetan Berengarren estortsioa amaigabea izan zitekeen, eta eta ez dute morroien papaera irudikatu nahi. Zer egin orduan?

Arazoa errotik desagertarazi. Eta zu zeu ez baldin bazara gai ikusten, ordaindu profesionalei zuregatik egin dezaten. Arrapala Lehoiak profesionalak dira, zorrotzak, gupidagabeak eta garestak. Mendietan, Ith-söl-Arathek prestatutako segadan mertzenario talde honen kide baten gaitasunak ikusteko aukera izan zuten. Klaus bera izango da berriz ere Konpainiaren enkargua hartuko duena.

Dena ondo joango da gure protagonistak urdurti arte. Le Dauphine etcaldea leherketa batez suntsitua izango da eta barruan zegoen Berengar lurjabea errauts bilakatuko dute. Tamalez, Petrak aurpegi erdia galduko du atentatuan eta pare bat mertzenario kixkalita amaituko dute.



Beraz, utzi profesionalei lan egiten.