Ukabil
Inperialak
Marine espazialen jatorrizko
hogei legioen artean VII.ak izan ziren Ukabil Inperialak. Haien primarka Rogal
Dorn da eta beste legio asko bezala leial mantendu ziren Horusen heresia bezala
ezagutzen den gatazkan.
Gudaren ostean eman zen birantolaketan,
legioa atal ezberdinetan banatua izan zen baina legioak irudikatzen zuena atal
guztietan islatu zen. Ukabil inperialen zintzotasuna eta eredugarritasuna
erakutsia izan zen Inperioaren kohesioa defendatuz eta gizadiak bizi zuen aro
berriaren bermatzaile nagusiak bezala ezagutzen dira ordutik.
Ukabil Inperialak Terran
sortutako legio bakarra da eta bertatik errekrutatzeko baimena zuen Inperioko
hasierako mendeetan. Jatorrizko planetatzat, ofizialki oraindik Terra dute, baina
errealitatean espazio ontzitan egituratu zuten berrantolatutako atala. Hala ere,
Horusen gudetan Terra Santuaren defensa burutu izanagatik “Terrako
Zaintzaileak” bezala ezagutzen den titulua mantendu dute orain arte.
Soldadu hauen ezaugarri
nagusiena primarkan hazi genetikoa da. Ukabil Inperialaren buruzagiak atalaren
onena eta txarrena irudikatzen duela diote. Jakina da genetikoki marine guztiak
burugogorrak izan ohi direla, alabaina, ukabil inperialak borroka batean
daudean muturreraino eramaten dute pentsatzeko modu hau eta egoera arriskutsu
askot sortarazi dituzte atzerantz egin ez jakiteagatik, beharrezkoak ez ziren
sakrifizioak eginez hain zuzen ere.
Mugaketak
Heriotza Desohorea baino lehen
(+0
GP) : Ukabil inperial batentzat erretirada pentsaezina da. Etsairen bat bizirik
dagoen bitartean Borondate froga zail bat gainditu beharko du borroka alde
batera uzteko, 2 Eromen Puntu lortuz. Borondate abilidadean gradu bat irabaziko
dute.
Borroka Doktrina
Eutsi, kosta ahala kosta ( 2
GP): Borrokan, Ukabil Inperialak estresaren efektuei immuneak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina