2016(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

Deathwatch - CDB Engine (VI.zatia)




                                      Aingeru Odoltsuak




Aingeru Odoltsuak marine espazialen IX. legioa izan zen Sanguinius primarkaren gidaripean. Beraien odolzaletasunarengatik bereziki ezagunak, baina baita kideen edertasunarengatik ere, Atal zaharrenetariko bat osatzen dute.

Aingeru Odoltsuen jaiotze-mundua Baal planeta eta bere orbitan dauden bi ilargiak dira, Baal Primus eta Baal Secundus, eta handik errekrutatzen dituzte Ataleko soldadugai berriak. Sanguinius, Aingeru Odoltsuen Primarka, Baal Secundusen lurreratu zen, bere Primarka anaiak galaxia osoan zehar sakabanatuak izan ondoren. Antzina, Baal planeta eta bere ilargia Terrak duen atmosfera berdintsua zuten. Baalek lurrazal desertiko zuen baino ilargiak paradisua ematen zuten. Teknologiaren Aro Iluna amaitzear zegoela Gatazken Aroa hasi zen eta ilargien zein planetaren arteko gerra zibilak hondamen nuklearra ekarri zuen. Ordutik, Baal Secundus otalur nuklear bat izan da, erradiazio maila jasanezinekin.

Kasu honetan, atalaren hazi-genetikoa organo guztiak sortzeko gai da, gizon normal bat marine espazialean bilakatzeko behar den transformazioa ahalbideratuz. Gainera, marinearen biziraupena luzatzeko gaitasuna mantendu du eta normalean mila urte inguruan bizitzeko gai dira. Ordain gisa, Aingeru Odoltsueatik eratorri diren Atal guztiak Sanguiniusen heriotzak utzitako itzal psikikoa sufri dezakete. Horrek borroka baten atarian erotzea ekar dezake, pentsatuz Sanguinius bera direla Terrako batailan. Bigarren gaixotasunak, Egarri Gorriak, ezohizko odolzaletasun bat sor dezake, diziplina galduz.

Mugaketak

Odol Egarria (0 GP): Behin borrokan murgilduta daudenean aingeru gorriek kartsukeriz ekin dezakete bere etsaien aurka. Txanda bakoitzean jokalariak Ekintza Puntu gehigarri bat lortzea erabaki dezake 2 Ustelkeri Punturengatik.

Sanguinusen Oldar Bizia (0 GP): Mugaketa hau gure pertsonaia 0 zauri dituenean aktibatu daiteke. Kasu horretan, borondate froga bat gaindituz gero saihestu daiteke. Bestela, marinea borrokan jarraituko du etsai guztiak akabatu arte eta ez ditu zauri larrien mugaketak sumatuko.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina