Arrabioak
Arrabioak jatorriz Dragoi
Gerlariak bezala ezagutzen zirenak, marine espazialen XVIII.legioa osatzen
zuten. Beraien primarka Vulkan da eta Enperadorearen alde egin zuen Horusen
heresian. Baina gerra krudel honen lehenengo baitailak sarraskia handia egin
zuen legio honen lerroetan eta honek gerran izango zuten parte hartzea mugatuko
du.
Atal berezi honen beste
ezaugarrietako bat primarkaran egoera da. Arrabioek ez dakite zer gertatu zen
Vulkanekin eta hilda baino, desagertuta dagoela usten dute. Horrenbestez,
mendeetan zehar atal honetako marineen helburu nagusienetako bat, bere
buruzagia aurkitzea izan da.
Bestalde, legioaren hazi
genetikoa eragin handia izan du arrabioetan. Erresistentzia eta borondate
handiko soldaduak dira, gizadiarengan debozio handia dutenak eta askotan, aratz
mantendu direnak ustelkeriaz inguratuak zeudenean. Horrezaz gainera, badirudi
pentsatzeko eta jarduteko garaian geldotasun arazoak dituztela eta Adeptus
Mechanicuseko Magus Biologoek ez dakite jaiotza planteako grabitazio maola
handiagoa izateagatik edota zerbaitengatik den.
Ofizialki atal honek Codex
Astartearen doktrina onartu du, baina bakarrean beraien planetako Prometeo
kultuaren jarraitzaile sutsuak dira. Kultu honek sakrifizio pertsonalean enfasi
handia jartzen du eta sua, mailu edo sutegiak izan ohi ditu sinbolo bezala.
Hori dela eta, arrabioak erabiltzen dituzten armen artean Melta armak,
gar-jaurtigailuak edo Tximista Mailuak aurkitu daitezke.
Mugaketak
Setati (+5
GP): Erabaki bat hartu eta gero, arrabiak muturreraino eramango dute, ondorioak
edozein direlarik. Txanda baten barnean ezingo dute hasieran aukeratutako
ekintza edo helburua aldatu.
Borroka Doktrina
Suaren Semeak (7
GP): Armen “Lehergaia” eta “Gainberoa” ezaugarriak 2 berezko batekin bakarrik
abiaraziko da. Gainera, Suzko Min erdia bakarrik jasango dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina