2016(e)ko apirilaren 3(a), igandea

Deathwatch - CDB Engine (VII.zatia)



Aingeru Ilunak




Aingeru Ilunak marine espazialen jatorrizko hogei legioen artean, lehenbizikoa izan zen. Lion El´Johnson da beraien primarka, zein leialki Enperadorearekin batera borrokatu zuen Horuseko heretikoen aurka. Beste Legio guztiak bezala, gudaren ostean berrantolatua eta hainbat Atal ezberdinetan banatua izan zen.Bigarren Fundazioko atal hauetatik batek bakarrik mantendu zuen legioaren izena, nahiz eta eratorritako atal guztiak behinolako legioaren printzipio berberak ohorarazi. Denek traidore eta “eroriak” ehizatzeko zina errespetatu zuten.

Hurrengo mendeetan, aingeru ilunak Inperioaren berregituraketan lagundu zuten, gerra askotan parte hartuz. Hori dela eta, beraien jaiotze planeta defentsarik gabe ez uzteagatik, Ataleko gudaroste bat Caliban zaintzen geratu zen. Hauei, gerra santuetatik baztertu izana errespetu falta  iruditu zitzaien eta pixkanaka, mendekatzeko irrika zela eta, Kaoseko indarretara pasa ziren.

Honela, kanpoan ibilitako aingeru ilunak beraien planetara bueltatu eta Calibaneko defentsa planetarioen sua jasotzean beraien etxea erasotzea behartuak izan ziren. Bortizki borrokatu zuten anaien artean eta azkenik gudarostearen buruzagia Lion El´Johnson bera zauritu zuen duelu goibel batean. Ordurako borroka erabakita zegoen eta Kaoseko atari eragabe baten bitartez traidoreak galaxian barrena sakabanatu ziren. Harrezkero “Barkaezinak” bezala izendatuak izan ziren aingeru ilun leialen artean.
Jaiotze planeta galduta, atalaren errekrutamendua dozenaka planeta ezberdinetatik lortzen dute. Gehienak gizarte primitiboek ostatazen dituzte eta laurogehi urtetik behin pasatzen dira marineak, tribu ezberdineko gazte indartsu eta ausartenak aukeratzeko. Entrenamendu gogor baten ostean gaztea, marine espazial batean bilakatuko da.

Mugaketak

Lehoiaren Semeak (+7GP): Atalaren iraganak fidagaitzak eta mesfidati bihurtu ditu. -1 Buruzagitza eta Bairatzeko froga guztietan.

Borroka Doktrina
 
Defentsa Estoikoa (7 GP): Bizkortasuna eta Saihestu abilidadeen balioa erdira jaisten dira (ezaugarri eratorriak ere) eta borrokan zauden bitartean Sendotasuna +2 irabazten duzu (zauriak birkalkulatu)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina