2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Hare-Kutxa IV Eguraldia (I)

Aurreko sarrerak:

Hare-Kutxa (I) Sarrera
Hare-Kutxa (II) Ingurua Marrazten
Hare-Kutxa (III) Ibaiak

Gure hare-kutxa sistemarekin jarraituko dugu oraingo honetan. Atal honetan eskualdearen eguraldia nola kalkulatu ikusiko dugu. Partida arruntetan eguraldiak protagonismo apala izaten du eta soilik eszena bateko epikotasuna handitzeko edo eskualde batean bitxitasun modura agertzen da. Gainera, askotan, badirudi muturreko eguraldiak bakarrik izan dezakela txoko bat; izugarrizko elur ekaitzak, tornado arriskutsuak edo bero itogarriak adibidez.

Baina eguraldiak izan dezaken garrantziaz konturatu behar gara. Eszena bateko deskripzioaren parte izan daiteke, euriaren soinua azalduz besterik gabe momentuko sentsazioak aldatuz. Norbaitek imagina dezake Cyberpunkeko eszenario bat etengabeko xirimiri hori gabe? Ondo erabiliz, borroken baldintza edo egoera batean bilakatu daiteke, gezien jaurtiketa zailduz edo saiheste frogak oztopatuz lur irriskor batengatik. Gure kanpainetan, eguraldiak sekuentzia edo betebehar errazei interes puntu bat eman die eta kasu batzuetan, gutxien espero dezunean, partida oso baten epizentroan bilakatu da (bestela, galdetuiezue mendietan barrena hotzez akatzetik gertu ibili ziren abenturazaleei, dena, neguko arropa gabe joateagatik!)

Dena den, ikusiko duzuen sistema honekin eskualde bateko urte oso eguraldia sortu ahal izango dugu. Egunez egun jakingo dugu, tenperatura, haizearen indarra, prezipitazio maila edo bestelako fenomeno naturalik emango den. Sistema honetarako, Weathering the Storm izenburutzat duen Dragon aldizkariko 137.en alean agertzen den artikuluan oinarritu naiz, (ejem..plagio!) loria guztia Lisa Cabalarentzat, eta eskerrak Jordi Moreari, harribitxi hauek erakusteagatik.

Klima


12 Klima moten artean gure eskualdekoa aukeratu beharko dugu. Hurrengo taulak, klima bakoitzeko egunez eguneko tenperaturak emango dizkigute:


Desertua
1d100
Negua
Beste Edozein
01-05
Hotza
Fresko
06-95
Fresko
Beroa
96-100
Epela
Oso Beroa


Estepak
1d100
Udara
Negua
Udazkena/Udaberria
01-05
Epela
Hotza
Fresko
06-95
Beroa
Hotza
Epela
96-100
Oso Beroa
Freskoa
Beroa


Epela eta Euritsua
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Izoztua
51-95
Beroa
Fresko
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Freskoa

Epela eta Udara Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Fresko
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Izoztua
51-95
Beroa
Epela
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Epela

Epela eta Negu Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Epela
Hotza
Izoztua
06-95
Beroa
Epela
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Fresko


1d100
Sabana Tropikala
01-05
Epela
06-95
Beroa
96-00
Oso Beroa

1d100
Ekuatore
01-05
Fresko
06-95
Beroa
96-00
Oso Beroa


1d100
Montzoia
01-05
Epela
06-50
Beroa
51-95
Oso Beroa
96-00
Kixkalgarria


Fresko eta Euritsua
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Hotza
51-95
Beroa
Fresko
Izoztua
96-00
Beroa
Epela
Fresko


Fresko eta Negu Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Oso Hotza
51-95
Beroa
Fresko
Izoztua
96-00
Oso Hotza
Fresko
Epela

Tundra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Hotza
Oso Hotza
Oso Hotza
06-50
Fresko
Hotza
Oso Hotza
51-95
Fresko
Izoztua
Izoztua
96-00
Epela
Fresko
Hotza


Polarra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Hotza
Oso Hotza
Oso Hotza
06-50
Fresko
Hotza
Oso Hotza
51-95
Fresko
Izoztua
Hotza
96-00
Epela
Fresko
Izoztua

  • Desertua, Mexikon, Australian edo Arabian aurkitu daitezke.
  • Sabana Tropikala Afrika eta India zentrala.
  • Estepak Afrika iparraldean, Txina Erdialdean edo Argentinan daude.
  • Klima Ekuatoriala, Amazonas edo Indonesiako klima da.
  • Montzoiak Asia hegoekialdean, Indiako kostan edo Amazonasen aurkitu daitezke.
  • Kanada, Europa edo Japoniako klima Epela eta Euritsua izan ohi da.
  • Mediterraneo edo Iranen Epela eta Uda Lehorrak dauzkate.
  • Txinako leku batzuetan edota Bolivian klima Epela eta Negu Hotzekin bizi dira.
  • Errusia eta Eskandinabiako klima Freskoa eta Euritsua da.
  • Txina eta Errusiako lautadetan klima Freskoa eta Negu Lehorrak daude.
  • Tundrak Alaskan edo Tibeten aurkitu ditzakegu.

Norberak ikusi beharko du ze garrantzia ematen dion klimari. Taulek emaitza oso orokorrak eskaintzen dituzte eta zuzendariek erabaki beharko dute kolore pixkat jarriko duen xehetasun bat edo arauak eta bidaiak moldatuko dituen ezaugarri bat izango den.

2019(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina (XLII) Metamorfosia


Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 23.eguna)

Borgad, ogro marinel ankerra
Emma Malatesta, arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia


Zingirak ondorioak ekartzen ditu beti. Ume-zaldunaren irudia burutik kendu ezinik, Felixen enkarguak alde batera uztea erabakiko du Konpaina Askeak, momentuz behintzat. Gainera, Dwalin eta Petrak artisau gremioaren mezu bat jasoko dute Aguilerara bueltatzean.


Kartzelatik atera ondoren, pasa diren asteetan Konpainiaren  nanoak erlazio estuak mantendu dituzte artisau gremioekin eta lan batzuk ere egin dituzte beriaen azpijoko ilunetan. Izan ere, artisauen burua, Burdin-bihotz andreak, Aguilerako kontzejuan eserlekua du eta bere eragina eta boterea erabilgarri izan daitezke etorkizunean.  Jasotako mezua, enkargu hauen guztien jomugan egon den pertsonarekin zerikusia du.



Ith-sol-Arath


Antikuario elfoak, behin eta berriz engainatu ditu aguilerako nanoak, mapa faltsu edo segada sekretuekin eta gehienetan gure Konpainia kolkoraino murgilduta egon da. Elfoa, Transbordadoreko dorre elfiko liluragarri batean bizi da, abenturazaleak erakustaldi kaotiko batean ondo ezagutu zutena. Han, Ith-solek bere kuadro eta arte lanak gordetzen ditu, gargola eta beste izaki magikoak zaindari dituela.  Bridda Burdin-Bihotz nekatu da elfoaren jolas eta trikimailuetaz eta harroputz hori garbitzeko asmoa du.


Horretarako, hain eraginkorrak izan diren mertzenarioak erabili nahi ditu. Konpainia, diru truke prest  egongo litzake bere ama saltzeko eta horrenbestez ez du uko egingo horrelako eskaintza bati. Beraiekin batera, meatze lanetan jarduten duten lau nano sendo joango dira.  Hala ere, Borgadek, gure taldea osatzen duen bigarren ogroak, ez da seguru egongo eta laguntza gehigarri bila abiatuko da.


Konpainia Askeko ogroak bereziak dira. Normalean, izaki hauek oldarkor eta babutzat hartuak izan dira, baina Borgad eta Tag-Raz beste leinu batekoak dira. Tag-Razen hitz jarioa eta limurtze gaitasuna ertain berritsuenen  tankerakoa da eta hurrengo ataletan ikusiko duzuen bezala, Borgaden maltzurkeri eta odol hotzak herri basati honen rara avis batean bihurtzen du.


Borgadekin bueltatzen gara. Ogroa, egin beharrekoa lapurreta lantxo baten moduan salduko du  eta ez edozein lapurreta bezala. Antikuario aberats baten etxea garbitzeko plana pentsatu dute. Adolf, Joseph eta Otto izeneko hiru sasikume ogroaren sirena kantuei jarraituko diete. Honela, taldea osatuta, nanoek ezagutzen dituzten lurrazpiko tunelak erabiliz, dorrearen zimenduetara iritsiko dira.


Tripi Elfikoen Bidaia


Behin dorrean sartzean gertatutakoa surrealista bezala definitu dezakegu. Elfoen magia dastatzeko aukera izango dute, denborarekin jolastuz (eta urte batzuk zahartuz), arimarik gabeko harrizko izakiei aurre eginez eta azkenik bakoitza beraien berezko arima elkartrukatuko dituzte erruleta errusiar ero batean.

Egoera lasairzean, Ith-sol Arathen desagerpenaz ohartuko dira, baita, Ottoren arima Golem izugarri batean bukatu duela. Adolph eta Joseph alde egingo dute eta soilik Borgaden zilarrezko mingainak baretuko du Golem psikopata baten odol nahia.