2016(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

Deathwatch - CDB Engine (V.zatia)




                                          Tenplario Beltzak






Tenplario Beltzak Ukabil Inperialetik eratorritako Bigarren Fundazioko Atala da. Bere sorreratik Tenplario Beltzak gurutzada amaigabe batean murgilduta daude. Ohorean, gorputzez gorputzeko borrokan eta trebezian enfasia ezartzen duten marineak dira, eta horrek guda barnean hildako anaiak mendekatzeko karga suizidak egiteko joera dakar askotan bere soldaduen artean.

Atal honen historia Horusek Jauregi Inperiala erasotzean hasi zen. Ukabil Inperialen primarka Rogal Dornek bere Kapitain Gorena aukeratu zuen, Sigismund, Enperadorearen Txapelduna bezala, ataleko arma eta armadura onenak eskuratuz. Ekipamendu honekin Sigismund etsaien buruzagi asko desafiatu zituen, bata bestaren atzetik garaituz. Sigismundek lortutako ospearekin Dornek ez zuen dudarik izan atal berri honen buruzagia izendatzeko garaian eta bere Kapitain Gorena Tenplario Beltzen liderra bilakatu zen.

Beste atalak ez bezala, Tenplario Beltzak ez dute jaiotze mundu propiorik. Atalaren lehenengo momentuetatik nahiago izan dute beraien gurutzada flotan bizi. Tamainaz oso ezberdinak diren Guda Gabarrak, Eraso Gurtzeruak eta beste hainbat espazio ontzik, entrenamenduko espazio ontziak edota burdinola ontzi erraldoiak bezalakoak. Flota egitura honekin, Tenplario Beltzak ez dute atal itxura, Gurutzada ezberdinetan murgilduta bait daude eta askotan bere indarra galaxia osoan zehar sakabanatua dago.

Mugaketak


Santujalea (+7GP) : Borroka batean, botere psikikoak dituen etsairen bat ikusiko balu, templario beltzak zuzenean bere aurka oldartuko da beste helburu guztiak alde batera utziz. Mutante, psikiko edo heretikoengan duten gorrotoa gurutzatuak lausotu egiten ditu. Sen hau kontrolatzeko turnoko azken txandara pasa beharko dira, 2 Eromen Puntu lortuz.

Borroka Doktrina

Mendeku Sakratua ( 9GP): Partidero tenplarioak aukera izango du edozein abilidadeko frogan 1D6ko gehigarri bat eransteko. 5 Akidura puntu

Errukigabeak, Ausiki eza eta Beldurgabeak!
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina