2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

Deathwatch - CDB Engine (III.zatia)



Deathwatcheko pertsonaiak sortzeko azkeneko pausoarekin hasiko gara gaur. Arketipoa eta Espezialidadea aukeratu ondoren, zein Ataleko marine espaziala nahi degun erabaki beharko dugu. Gaur, galaxian zehar gehien hedatu den Atala ikusiko dugu:

Ultramarineak



Ultramarineak marine espazialen jatorrizko hogei legioetako XIII. legioa izan ziren. Legio leial hau berrantolatua eta atalka banatua izan zen Astartes Kodexari jarraiki. Roboute Guilliman haien primarka da eta beraren gidaritza, Astartes Kodexaren autoretzaz aipatu gain, behar-beharrezkoa izan zen gizadiaren biziraupenerako Horusen heresiaren ondoren.

Hori dela eta, atal honetako marine gehienak Astartes Kodexera duten atxikiduraz oso harro sentitzen dira, ikuspuntu guztietatik jarraituz Kodexaren arauak eta legeak, haien burua eredugarritzat hartuaz beste marine espazialekiko. Beraien ustetan, Robouten irakaskuntzek Adeptus Astartesa aldatu zuten, Inperiorearen oinarrizko zutabeak ezarriz Horusen heresia amaitu ostean; hori dela eta, beraren planak jarraitzea atalaren ardura bezala hartu izan dute. Pentsaera honek handiputz ospea eman die beste marinen artean, Espazioko Otso anarkikotik haien oinordeko ataletaraino.

Gutxi gorabehera bizirik dauden marine espazialen herenak atal honetan dute sorburua eta oraindik horietako askok Roboute Guilliman kontsideratzen dute beraien sortzaile.

Ultramarineek Guillimanen tradizioa jarraitzen dute, Ultramarreko mundueatik errekrutatuz armada hornitzeko, eta gutxitan pairatu dute urritasunik bolondresak eskatzerakoan. Soldadugaiak ilaran pilatzen dira beraien ametsak bete ahal izateko, eta normalean familia berdineko hainbat generazio enperadorearen zerbitzura egon izan dira. Ultramarreko barrakoietan egiten diren entrenamenduak bizirauten dituzte soldadugaiak ataleko esploratzaile bilakatzen dira Kodexak dion bezala, Marine Espazial bihurtzeko behar duten transformazioa amaitu aurretik.

Transformazio honetan atalaren hazi-genetikoa nahiko egonkorra izaten da, eta gutxi batzuek bakarrik jasaten dute mutazioren bat. Hori bai, joera dute hierarkia eta kohesioa errespetatzeko, askatasun falta bat sumatuz.

Mugaketak

Kodexa ohoratu : -1 Iniziatiba (+8GP) Askotan, borroka baten erdian Kodexaren aplikazio egokiena pentsatzerakoan oso beharrezkoa den denbora alferrik galtzen dute.

Borroka Doktrina

Eredu Genetiko Konparatiboa : +1 Aukeratutako edozein abilidadean. Marine espazialen artean, Ultramarineak dozenaka aldiz erabili izan dira eredu genetiko bezala Atal berriak sortzean, edozein espezialidade edo lanerako prestatuak daudelako, alegia.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina