Samintasun portura iristean, ontziko langileak karga jaisten
hasiko dira eta denbora gutxian hiriko merkatariz beteko dira inguruak. Gure
pertsonaiak tripak leku berdinean mantentzen saiatzen ari diren bitartean,
zerbait saltzeko duten galdetuko diete. Ezezko batzuen ondoren, saltzaileak
aldendu egingo dira, funtzionario itxura duen tipo lodikote bati lekua uzteko.
Berarekin, bi guardia agertuko dira,
oxigeno irazkiak eta eskuetan eskopeta bana daramate.
Ongi etorriarekin batera, jakinik
taldea inkisizioarentzako lan egiten dutela
galdera mordo bat egiten hasiko dira, baina gure protagistak
funtzionario urduritsu honi izkintxoa egingo diote eta hirirantz abiatuko dira.
Integrazio Bertatiarra
Hiria, etxebizitza sailez josia
dagoen base militar baten itxura du. Aldi baterako egiturak dirudite,
zikinkeriz beteak eta jendez gainezka. Perimetroa harresiz inguratua dago,
hegazkinen aurkako defentsekin eta kanpora begirantz dauden arma pisutsuekin. Soldadu
ugari ikusten dituzte, denak oxigeno irazkiekin, zibilak ez bezala. Panorama
honekin, kaletatara sartuko dira, bere kontaktua aurkitzeko asmoz. Eta sartu
ahala, beraien bilatzea bakundu egingo da momento batean. Jendetzaren artean,
hegan doan kerubin motako serbitore batekin topatuko dira.
Serbitore txiki hau, bere
kontaktuaren mezularia dela dirudi, eta Aristarchus (kontaktuaren izena) hiriko
funtzioarioen eraikinetan itxoiten ari zaiela abixatzen die. Serbitoreari
galdetuz, Aristarchus delakoari buruz informazio gehiago jasoko dute. Adibidez,
Tyburn Gravesen (beraien inkisidorea) lagun mina dela,edota kerubinaren
arabera, botere psikologiko handiak dituen agente garrantzitsu bat bezala
ezagutzen dela.
Hau guztia jakinda, zuzenean
beregana juteko asmoarekin, Samintasun Portuko kaletatik barrena lortu berri
duten gidariari jarraituko diote. Bere lorratza segika hiriko hainbat
lekuetatik pasako dira, merkatua edota Zulo bezala ezagutzen den auzoa
ezagutuz. Paseo honetan inperialez aparte, beste jende mota baten presentziaz
ohartuko dira. Pertsona hauen azal iluna eta aurpegiko tatuajeak salatuko
dituzte eta merkatari bati galdetuz, jakingo dute Iocanthoseko bertatiarrak
direla. Ashleen bezala ezagutzen direnak.
Hala ere, bi taldeek erakarriko
dute bestearen harreta eta konturatu baino lehen, aurrez aurre edukiko dituzte kalezulo
estu batean. Ashleenak beldurtuak dirudite eta zaharrenak akolitoak inguratzen
dituzten laino beltz batzuei buruz oihukatuko du. Baino gure kalekumeak ez
diote elezaharrei garrantzirik ematen eta armeei zorroa kenduz tiroka hasiko
dira. Bratislaba laser erriflea atera gabe, bere gustukoa den beste arma mota
bat erabiliko du eta momento bakan batean kalezuloa granadaz beteko da.
Bratislaba maitasuna eman aurretik |
Leherketak, odola, bolbora usaina
eta lohadarrak leku guztitatik zabalduko dira. Arbitradoreak azaldu aurretik
triskantza bertan utzita funtzionarioen eraikinetara alde egingo dute.
Gutxiengoen errespetua kanpainako erabateko ezaugarri bat izango da hemendikan aurrea.
Aristarchus
Eguneko azken izpiekin iritsiko
dira Inkisizioaren bulegotara. Bertan, gizon mehar baino xarmagarri batek
agurtuko die. Akolitoak heldu aurretik Taroteko karta batzuekin jolasean dabil
eta bulegora sartzean gorde egingo ditu larruzko zorro beltz batean. Banan bana
esku-estutze batez ongi etorria emango die eta Iocanthosera etortzearen
helburua zehaztuko die.
Calixis Sektorean barrena oso ezaguna den Tarotaren karta bat |
Badirudi, Iocanthoseko lautada
basatietan bizi diren inperial askok, Samintasun Portutik atera zen apaiz bati
jarraitzen, erromesaldi arriskutsu batean murgildu zirela, mendi kate baten
inguruko muino batean katedral santu bat eraikitzeko asmoz. Honela, Enperadore
ahalguztidunaren fedea ashleen eta bestelako paganoetaraino hedatu ahal izateko.
Urteetan zehar eraikitze lanetan
ibili dira, leku santuaren inguruan herrixka moduko bat antolatuz eta
bidelapur, orko edota ashleen gerlariez defendatuz. Baino azkeneko hilabetetan,
katedrala bukatzear dagoenean, hainbat gauza arraro gertzen hasi dira. Paretatik
odol isuriak agertu dira, mamu-soinuak entzuten dituzte gauetan eta azkeneko
egunetan fededun batzuk erailiak izan dira. Egoera misteriotsu hauek direla
eta, Inkisizioak zerbait arraroa dagoela sumatu du eta baliteke gertakizun
hauek guztiak kutsu heretiko bat izatea.
Aristarchusek duen
informazioarengatik, hemendik egun gutxi barru katedrala Enperadoreari
eskeiniko zaio eta zeinek daki zer gertatu daitekeen. Horregatik, lehen bait
lehen abiatzeko premia dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina