Iocanthos |
Katedrala erromesen komunitate txiki baten ondoan eraiki da, bertakoek Etsigar bezala ezagutzen dutena. Gure akolito taldeak informazio gehiago lortu nahian, Samintasun Portuko esploratzaileei galdetu ostean konturatuko dira desertuan pasa beharko dutela gaua. Informazio honekin Aristarchusen bidez kamio zahar bat lortuko dute eta prestamenak egin ondoren Iocanthoseko lautada amaigabeetara aterako dira. Lehendabiziko eguna lasai igaroko da eta gaua iristean kamioa defentsa modura erabiliz kanpalekua muntatuko dute. Aristarchus eta besteak lotan dauden bitartean, taldeko zaintzailea, Daetrixek, suaren ikuste eremutik kanpo dagoen gizaki itxura duen zerbait atzemango du eta hurbiltzerakoan inor ulertu ezin duen zaintze postura batean dagoen gorpu bat dela ikusiko du. Taldea abixatu ondoren eta gorputza ikutzerakoan kolapsatu egingo da. Burua aztertzerakoan bi begiak bortizki kenduak izan direla igartuko dute, bele batek egingo lukeen moduan.
Hurrengo egunean, Etsigaberretik ordu gutxitara kamioaren gidariak arroila baten lurmuturrean zutik dagoen norbait ikustean ibilgailua geldituaraziko du. Bratislaba eta Zarkov arroilara hurbilduko dira ikertzera. Bertan, ez dute inorren presentzia sumatuko baino lurrean seinale bat aurkituko dute. Aristarchusek azaltzen die, seinalea San Drususena dela. Aspaldi, Iocanthos planeta xenox arraza baten etxea zenean, Drusus komandanteak gizakien armada gidatu zuen planeta bereganatu arte eta handikan aurrera santu bezala bedeinkatua izan da Calixis Sektorean. Bere ustez seinale ezin hobea da. Akolitoek ordea ez dute horrela interpretatuko.
Egunaren azken argi izpirekin iritsiko dira Etsigaberreko atetara non errifledun zaindari bakarti batek goitik behera begiratuko die. Katedrala bisitatzearen zergaitia jakin orduko ateak irekiko ditu, eta akolitoek Lamark kamarada ezagutuko dute. Guardia Inperiala ohia eta Eklesiarkiaren kidea gaur egun, tipo gogorra dirudi. Inkisizioko plaka erakustean ordea, bere konfidantza osoa bereganatuko dute. Zaindari bakartia Severus bezala aurkeztuko da eta ohartaraziko die komunitatearen burua den Orland Skae abadea lanpetuta dabilela eta ezin izango dituela agurtu hurrengo eguneko goizarte. Baino inkisizioko agenteak, izatez irudikorrak, errespetu falta honen zergaitia galdetuko dute eta Lamarkek azalduko die herrixkako ume bat zaintzen ari dela.
Taldeak Clota Mainontziaren Gonbidatuen Atartean atseden hartuko dute hurrengo goizarte. Egunsentian Skae abadearekin hitz egiteko asmoarekin, Katedralaren ondoan daukan etxera zuzenean abiatuko dira eta mahai inguruan deskribatuko die nola azkenaldian gertaera dardarazleak gertatzen ari direla Katedralaren sagaratzea iristen doan heinean; pertsonen edota animalien desagerpenak, kaperako aldarearen odolustea eta beste hainbat gauza. Beraz, ez du inongo pegarik jarriko misterio hauek argitu nahi badituzte. Hala ere, Katedrala sartu nahi izanez gero Lamarken edota Severusen lagundu beharko dute.
Ondoren, Ateyusen aholkuak jarraituz, erromeseei galdetzerakoan inguruko muino batean ikusi ohi dituzten argi eta mamu soinuak ikertzera gerturatuko dira. Eremuaren jiran bost bidelapurren gorputzak aurkituko dituzte, lehen ikusitako gorpuaren biolentzia arrasto berdinak agertuz. Denei begiak falta zaizkie. Ezinegon sentsazioarekin herrira bueltatuko dira eta Katedraletik hurrun bizi diren ashleen batzuekin topatuko dira. Haiekin hitz egin ostean beraien komunitatearen Esha Raine bezala ezagutzen den jakintsuari buruz hainbat gauza kontatuko dizkiete. Badirudi, Katedralaren sagaratzerako Etsigarrera hurbilduko dela. Atsaldean, eta misterio hau guztiaren erdigunea ikertzeko asmoarekin Severesuekin elkartuko dira eta Katedralera sartzerakoan dena normala delakoaren ustearekin geldituko dira.
Kos´ke |
Iluntzean prozesio handi bat sartuko da herrira. Esha Raine, dozenaka ashleen eta tribuko burua den Kos´ke ospetsua osatzen dutena. Abadearekin egon ondoren, Esha inkisizioko akolitoekin hitz egin nahi izango du eta argi uzten du hasiera batetik muino hau ez zaiola leku aproposena iruditzen Katedrala eraikitzeko. Aitzinan lur hauek odolez estali ziren San Drususen konkistarengatik eta baliteke honek arrastoa utzi izana hemengo eremuetan. Abadeari ere ohartarazi egin dio honi buruz baino ez dio kasurik egin. Alabaina, ashleenentzat onuragarria izango da Enperadorearen federa hurbiltzea eta horregatik sagartzean hemen izango da.
Esha agurtu ondoren beraien geletara joango dira. Han Aristarchus nekatu batekin topo egingo dute. Badirudi inguruko energi psikikoak ahuldu egin dutela psikikoa eta tarota indarrarekin eutsiz adio esango die.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina