2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Deathwatch - CDB Engine (IV.zatia)



Otso Espazialak


 

Otso Espazialak (ezagunak ere Zeruko Russ Gudariak, Rout edo Vlka Fenryka [Fenriseko Otsoak Fenriseraz] bezala) marine espazialen hogei legioetatik, VI.a izan ziren. Beraien primarka Leman Russ da, eta Gurutzada Handian Enperadorearen exekutatzaile eta zigor emaile bezala ezagutzen zitzaien. Horusen heresiaren eta egindako erreformen ondoren legioa bi Ataletan zatitu zen: Otso Espazial berriak haien izena mantendu zuten. Beste atala berriz, Otso Anaiak izendatuak izan ziren. Zoritxarrez, azkeneko hauek mutazioren bat jasan zuten eta Atala disolbatua izan zen. Gaur egun ezezaguna da lehenengo fundaziotik eratorritako Atalen bat gelditzen den.

Fenriseko soldaduak Inperio guztian zehar ospetsuak egin dira beraien hezigaiztasun eta portaera basatiarengatik, Codex Astartesaren arauak ez betez, Atalaren organizazioan zein guda doktrinetan. Hala ere, marine espazialen artean gudari finenak eta leialenak direla esan ohi da. Horregatik, haien trebezia unibertsoko punta batetik bestera ezaguna da. Baina hau ez da beraien ezaugarri ospetsu bakarra eta askotan marineen odolzalekeria krudeltasunean bilakatzen da.

Baliteke Atal honen kideen ankerkeria beraien jaiotze munduarengatik izatea. Fenris Segmentun Solarreko iparralde galaktikoan kokatzen den mundu hil bat da. Sarrakiozko Begitik hurbil orbitazen du eta hala eta guztiz ere bertako gizakiak aratz mantentzen dira. Beste Atal askok bezala, beraien jaiotze-mundutik errekrutatzen dituzte soldadu berriak; suzko eta izotzezko planeta errukigabe honetatik ateratzen dira otso espazialak, non urte osoan zehar klima muturreko tenperaturetan kulunkatzen den.

Otso espazialen hazi-genetikoak kide guztien zentzumenak hobetzen ditu, lehen aipatutako basatasuna ere handituz, gudan, etsai beldurgarrietan bihurtuz. Hala ere, mutazioak ere sortarazten ditu. Letaginen luzapena, ilea grisatzea (edo txuritzea) edota begiak horiztatzea adibide esanguratsuenak izan ohi dira mutazio fisikoen artean. Psikologikoki ordea, Wulfen Madarikazioa bezala ezagutzen den transformazio ferala ere gerta liteke, marinea kontrolatu ezin duen gizotso batean bilakatuz.

Mugaketak


Wulfen Madarikazioa : Otso Espaziala larriki zauritzean bere buruaren kontrola galdu dezake, basapizti batean bilakatuz. Borondateko froga zail bat gainditu beharko du zauritu dion etsaia ez erasotzeko. Gainera bi ustelkeri puntu irabaziko ditu. Puntu berri hauek batu ondoren, ustelkeri puntu totala pareko bat baldin bada mutazio feral bat jasango du.


Borroka Doktrina


Zentzumen Garatuak : Ikusmen, entzumen edota usaimen frogetan, otso espazialak +1 gehigarri bat irabaziko du.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina