Ilgora jokoa amaitzear daukat, edo gutxienez bere zirriborro bertsioa. Laister hasiko gara jokoa probatzen lehenengo partidekin eta horretarako ezinbestekoa dira pertsonaia orriak!
2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata
2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea
Euskaraldia - The Kult jokorako abentura
Aspaldi blogetik pasa gabe baina horrek ez du esan nahi geldirik egon naizenik. Hasteko, Euskarazko rol mundu txiki honetan Rolaldia moduko miraritxo bat sortu da eta warhammerreko partida klasiko batekin parte hartuko dut (Rolaldia). Dozena bat partida aurkeztu dira eta hasiberrientzat aukera paregabea dela iruditzen zait.
Bestalde, Euskaraldia hasi da eta nire aportazio xumea egin nahiko nuke rolean euskeraz jolastu nahi duen edozenei. Hurrengo estekan, The Kult jokorako abentura bat duzue: "Artistaren Ortodoxia". Hiru ataletako lehenengoa da hau, eta Ameztoi artistaren inguruan girotuta dago.
Besterik gabe, hemen uzten dizuet abentura eta aldez aurretik egindako pertsonaiak aurreko eguneraketan dauzkazue.
2020(e)ko urriaren 4(a), igandea
Kult: Divinity Lost jokorako Pertsonaiak
Ikusten dezuten bezala, partiden laburpenak geroz eta urriagoak dira blogean. Azkenaldian interes gehiago izan ditzaketen gauzak edo baliabideak igotzea pentsatzen aritu naiz. Nahiz eta nire jokalarientzat laburpen horiek baliagarriak izan, uste det beste edozeinerentzat aspergarriak izan daitezkela.
Ildo honetatik jarraituz, gaur Kult: Divinity Lost jokoarentzat egin ditugun pertsonaia sorta jarriko dizuet hemendik. Txerrenek euskaratutako pertsonaia orria erabili det oinarri bezala. Pertsonaia hauek nire hurrengo partidetan erabiliko dira eta pentsatuta daukat hemendik gutxira partida bera ere hona igotzea.
Besterik gabe:
2020(e)ko irailaren 18(a), ostirala
Ilgora (Mythras) - Deabruetaz
Denbora dexente pasa da azkenekoz Ilgorari buruz idatzi nuenetik eta hurrengo eguneraketa zuen erregu guztiei erantzuna da. Jokoaren lehengo alpha bertsioa hemendik gutxira prest egongo da eta "lore"aren mokadu txiki bat bezala, Ilgorako deabruetaz hitz egingo dugu gaur.
Ikusiko duzuen bezala, Ilgorako deabruak Warhammerrekoen antza handia dute, baina ez dira erabat berdinak izango.
Deabruak
Aendorren ikusi diren deabruak numenekin antzekotasun ugari dituzte. Numenak bezala, deabruek jainko jakin baten irudi ahul bat dira, kopia txar bat balira bezala. Deabruak Anabaseko Jainkoen morroi eta ordezkari dira eta haiek bezala, eragabetasunez osatuta daude. Zorionez, gure planoko biztanleentzat, deabruak, bere maisuak bezala, eragin oso apala dute gure munduan eta baldintza oso bereziak behar dituzte fisikoki gauzatzeko; Horregatik, agindutako eginkizunak betetzeko (boterea biltzeko, agintari eta jakitunak usteltzeko edo beraien maisuen etorrera prestatzeko) bizidunen itxura hartu behar izaten dute.
Deabruen artean hierarkia konplexu eta zabal bat aurkitzen da, beraien botere eta ezagutzaren arabera piramide estu honen maila ezberdinak beteko dituzte eta jainkoaren onespena lortzeko bata bestearen arteko liskarrak oso ohikoak izango dira.
Nola gauzatzen dira deabruak?
Deabruen benetako forma gure mundua inguratzen duen eragabetasun itsasoan aurkitu dezakegu. Sustantziarik gabeko gorputzak dira baina era berean konzientzia erabat garatua dute. Izpiritu forma honetan Deitu (deabruak) konjuruaren bitartez gure mundura heldu daitezke, gorputz edo objektu bat ontzi bezala erabiliz edo deabruak itxura arruntago bat hartzen badu. Hala ere, bere maisuaren eragina indartsua denean fisikoki gauzatu dezakete, izpiritu forma baztertuz. Azkenik, atari magikoak edo Eragabetasun Ateak ditugu. Aspaldiko ehuleek eragabetasuna zeharkatzen duten atariak sortzeko ezagutza lortu zuten. Baina ate hauek bi aldetara erabili daitezke eta deabru askok kontrako bidea egin dute.
Tratuak eta Itunak
Deitutako deabrua aztiari zor dio, literalki, bere plano materialeko existentzia. Biak botere eta elkarrekikotasun harremanak dituzte, eta batak eta besteak behar bezala negoziatu beharko dute akordioetara iristeko. Sorgin batek deabru baten benetako izena erabili beharko du harekin itun bat egiteko. Deabrua agertzen denean, bere prezioa ezarriko du. Izan ere, sorginak bere baitan onartu du prezio hori ordaintzea bere benetako izena erabiliz. Sorginak ez badu nahi edo prezioa ordaindu ezin badu, orduan entitateak zorraren oreka zuzenean bereganatzeko eskubidea baieztatuko du.
Hitzarmenaren negoziazioa eztabaida arauen bitartez ebatziko da. Normalean aztiak Eragina erabili beharko du negoziazioa aurrera eramateko, baina, deabruaren izaeraren arabera Limurtze edo Jakituriaren bat ere erabil daiteke alternatiba gisa. Arrakasta izanez gero, sorgina eta deabrua kontratu hautsiezin batean sartzen dira, alegia, sorginak entitatea deitzen duenean, itunaren prezioa ordainduko duela eta honek zerbitzu bat emango diola. Hitzarmena sinatzeko sorginak esperientzia jaurtiketa bat eman behar du deabruaren intentsitate maila bakoitzeko. Itunaren prezioa ordaindu behar da, deabrua deitzen den bakoitzean, edo bestela izakiaren haserreari aurre egin beharko zaio.
Negoziaketak huts egiten badu, izakiak bere jarreraren arabera jokatzen du: adeitsu alde egiten dezake, edo baliteke sorginari amorruz erasotzea. Emaitza bikaina denean entitateak bere prezioa merketuko du. Porrota batek izakiaren etsaitasun amaigabea dakar, eta une horretatik aurrera deabruak mendeku amaigabe bat prestatzen jardungo da.
Beste bat arte!
2020(e)ko irailaren 13(a), igandea
Loth Bailarako Kanpaina – Arnhoffeko hirukotea eta ustekabeko negua
Eseri, eseri eta hurbildu sura. Negu hotza dator, ene hezurrek ohartarazten didate bai… bai, gogoan dut, oraindela asko etortzekoa den urtaroaren antzeko bat. Aspaldi izan zen. Aurrean duzuen agure hau hortz guztiak zeuzkan, gihartsua eta harroa zen. Aurpegiak ahantzi ditut bainan negu hori nirean izango dut herio heldu arte.
Bi ezezagunek, herriko gazte baten laguntzarekin Arnhoffeko harresiak defendatu zituzten. Guk, nekazari xumeak soldadu bagina bezala borrokatu genuen eta askok, dozenaka, azalberdeen zimitarra zikinen ahoetan aurkitu zuten amaiera. Izaki higuingarri horiek ez zeuden bakarrik gainera, ergelegiak gure herria erasotzeko. Haien atzean, aginduak oihukatzen nano bizardun gorrotagarria zegoen, beste alproja eta hiltzaileekin batera. Guk, nekazariok, setioari buelta ematea lortu genuean erasotzaileen lider eta buruzagi guztiak ihesari ekin zioten eta lehen aipatutako hirukotea beraien atzetik atera ziren.
Honela kontatzen zuen gure herriko semeak, Castor delakoa:
Gure herria asediatu zuen taldea, Nanoaren eskutik, porrot latz bat eramatea lortu zuten bakarrik. Gure aldetik ez genuen inongo iltzerik aske utzi nahi, beraz, nanoa bilatzera joan ginen, ihes egitea lortu zuelako. Kobazulora iritsi baino lehen harrapatu genuen eta herrian epaitu aurretik informazio guztia atera genion. Hau izan ze Barduff Mirren azkenekoa.
Zoritxarrez nanoa ez zen errudun bakarra. Mertzenario talde baten burua besterik ez zen eta benetan honekin amaitzeko denak atxilotu edo akabatu behar genituen. Gurekin batera Lutxo eraman genuen. Taldeak ezkutaleku bezala erabiltzen zuen Kobazuloraino jarraitu genituen, altxor guztiak berreskuratzeko intentzioarekin. Atzetik joan ginen altxorrak nun zeuden jakiteko. Borroka gogor baten ondoren, mertzenarioen kapitaina hiltzea lortu genuen, eta besteak errukia eskatu zuten. Altxorra irekitzera joan ginen beraz, baina Gustava ohartu zen altxor hori magiaren menpe zegoela eta erabaki zan mertzenarioetako bat irekiko zuela altxorra.
Ireki bezain pronto oilo burua jarri zitzaion. Momentu horretan ere konturatu ginen Lutxo lapurtzen zegoela altxor barruan gure adiskidetasuna traizionatzen. Altxorrak herrira eraman genituen, Lutxori bere bidea jarraitzeko eskatu genion traizioaren ondoren eta mertzenarioak erre egin genituen herriko plazan, sorginduta zeudelako.
Hala ere, badirudi hirukote honek ez zuela Kobazulo horrekin amaitu, gazteak bere istorioarekin jarraitu baitzuen:
Ustekabeko Laguna
Kobazulora bueltatu ginen altxor gehiagoren bila. Bidean goblin batzuekin topo egin genuen eta ustekabean harrapatu egin gintuzten. Azkarrak eta krudelak ziren baina akatzera gindoazenean ihes egitea lortu zuten. Gure bidea jarraitu genuen kobazuloraino. Bertan gela guztiak miatu genituen eta baita gauza paregabeak aurkitu ere. Bazegoen beste gela bat, itxita kasu hoentan, papiroak ondoan eta postontzi moduko bat atean zuena. Bururatu zitzaigun papiro pare bat sartzea, baino ez zen ezer gertatu. Hortik ateratzeko prest ginela, 1.go pisura igo ginen, lehen bizi Rondolon zijoan (esploraziorako lagun genuena), konturatu orduko geziz josita tranpa batek akatu zuenean. Lurra ikutu behetik norbait zetorrela entzun genuen. Hasi ginen sokekin bide bat egiten, pasa ahal izateko Rondolon erail zuen tranpa ikutu gabe. Soka jarri eta Kurtek eta Gustavak lortu zuten pasatzea, Castor berriz behetik etorritako Harrizko Golem baten ukabilkadaz pasa zen beste aldera. Kanpoan lehen topatutako goblinak zeuden guri itxoiten. Taldea oso ahul zegoen, bat gutxiago ginen eta Castor oso minduta zegoen. Azken momentuan beheko solairutik ateratzea lortu genuen. Han ez zegoen inor itxoiten eta herrira bueltatu ginen.
Zoritxarrez, neguak sorpresa gehiago izan zituen eta herria babesten lagundu zuten zaldun ezezagunek munstro bat harrapatzea eskatu zuten bueltan. Bidai honetan, Rondon artzaia hirukotearekin batera joan zen oraingo honetan.
Ustekabeko Etsaia
Joan ginen Rondonekin batera Otso gizona bilatzera. Hiru egun eta gero, bere oinen aztarnak aurkitu genituen, eta atzetik joan ginen. Aztarna hauek bukatzen ziren beste batzuei paso emateko, kasu honetan gizon baten aztarnak ziren. iritsi ginen mendi puntara eta gizon heldu bat aurkitu genuen. Aukera bakarra hiltzea zen eta bertan sepultura ematea. Kurt prest zegoen heriotza azkar bat emateko gizonari, baina azken momentuan Rondoneri eskatu zion egitea txanpon batzuen truke. Heriotza eman genion eta han bertan sepultura eman ere. Gure harridurarako Rondoni zilarra nazka ematen hasi zitzaion Otso gizonei bezela, eta ihes egin zuen.
Ah, baina herrirako bueltan hirukotearen laguna izandako ertain mozkortia ere azaldu zan. Lutxo Hankamotzaren istorioa oraindik bukatzear zegoen, bai bai. Iraultzak eta kanpoko jendeen eragina herria kolpatzen hasi zen, itsasoko olatuen antzera, etenik gabe.
Ustekabeko Bisita
Gure milizia bidali genuen Kastro Zaharrean zer gertatzen ari zen jakiteko. Han iraultza bat hasita zegoen, esklabu izan zirenak eskuak batuz askatasuna aurkitu zuten lekame batzuen eskutik, eta orain biziteko leku baten bila zeuden. Herriruntz gurdi izugarri bat zetorren. Denon ustekaberako, Lutxo zen ibilgailuaren gidaria. Orain kazarov anaientzako lan egiten ari zen, eta bere hitzetan altxor haundiak eraman zituen kobazulotik gu iritsi baino lehen. Bere bidea jarraitzen utzi genion. Herriko batzarrak libertoak herri ondoan finkatzea erabaki zuen eta anaitasun berri bat eman zen bi komunitateen artean.
Orain egurra behar genuen ondoko etxe berriak eraikitzeko. Baina duela denbora bat zerrategian inork ez zuela lana egiten. Beraz gure hurrengo bisita bertara izan zen. Mamu bat omen zegoen eta horregatik ez ziren gerturatzen zerrategira lana egitera. Mamu hori elfo bat zen eta gauero ateratzen zen gauerdian. Bere ametsetan sartu ginen eta jakitea lortu genuen borroka batean hil zutela, Nano baten eskutik. Ez genuen gehiegi egiterik honekin, eta erabaki genuen gauero egiten zuen bidea markatzea herriko jendea lanen jarraitzea lortuz. Ibaiaren beste aldean bazegoen beste mehatxu bat, Orkoen herri bat. Gizon dexente juntatu genituen, eta akatzera joan ginen. Erraz akatu genituen, eta libertoen herriari gerrate honen izena jarri genion, Ork - Onpon. Orkoetatik aurkitu genuen gauza bakarra ezkongai jatzi bat kutxa batean gordeta izan zen.
Artzaien kasua eta neguaren amaiera
Iparrean bazegoen beste kasu bat gure atentzioa deitzen zuena, artzaiak desagertzen ari ziren, eta beste alde batetik apaiza batzuk ikusi zituzten zonalde horretatik, agian asuntu hau guztia zerikusia zuen herriko elizan falta ziren apaiza arropen desagerpenarekin.
Zer gertatzen ari zen ikustera joan ginen. Txabola bat aurkitu genuen mendian, eta barrenea sartu ginen. Gauza arraro bat zegoen paretetan, onddo bat zirudien. Gure presentziaren aurrean nola erreakzionatzen zuen ikustean su ematea erabaki genuen, baina antortxa botatzerakoan sekulako eztanda eragin genuen, seguraski onddo horrek gasen bat sortuko zuen erreakzio kimiko baten ondorioz. Txabolatik irtetzen ziren pausoak jarraituta izaki tamalgarri batekin egin genuen topo, aurpegirik gabekoa, minez eta gorrotoz betea. Hantxe akabatu genuen, baina hiltzerakon arrautzen moduko hazi jario bat askatu zuen.Handik ospa egitea erabaki genuen.
Handik gertu, mendia igotzen, apaizak aurkitu genituen. Agilerako esploratzaileak ziren egia esan, jakitunak, ezagueraren bila zenbiltzan lur horietan. Mendi batean agertzen zer aurpegi erraldoi bat ikertzen ari zirela munstro talde handi batekin egin zuten topo. Airean ere putre erraldoi bat zelataka ari zela zirudien. Gure herrira etortzeko eskaintza egin genien, Kurtek beraien mapa aurpegi aurrean lapurtu ondoren, noski.
Honela amaitu zen negua. Esaten dute dormenioen artean arrano bat ikustea zorte onaren seinalea dela. Inorrek ez du aipatzen zer esan nahia izan dezakeen putre bat ikustatzea. Udaberria zetorren eta hori berri onak izan dira beti.
2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala
Arratoiak Hormetan - Pertsonaia Orria
Eguneratze laburra, besterik gabe, hemendikan uzten dizuet Arratoiak Hormetan (Rats in the Walls) jokorako euskeratu dudan pertsonaia orria.
Beti bezala, bai sarrera honetan zein eskubiko zutabean, beste baliabide guztiekin batera, aurkituko duzue orria.
Iä, iä, Cthulhu fhtagn
2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
Ziegako Klasikoak (DCC) - 0 mailako Pertsonaia Orria
Gaur, baliabide berri batekin nator.
D&D edo Antzinako Eskolako sustrai beretik atera den DCC edo Clasicos del Mazmorreo jokoaren pertsonaia orria.
Zehazki, 0 mailako pertsonaien orria. Joko honetan gure protagonistek nekazari eta morroi miserable batzuk izango dira eta maila edo klaserik gabe hasten dira. Joko hau, munduko rol joko ezagunenaren bertsio zatarrago bat kontsideratu dezakegu, magia arriskutsua eta jainko krudelez beteta. Justu txoko honetan maite duguna.
Irudiaren azpian uzten dizuet esteka eta hemendik aurrera eskubiko zutabean ere deskargatzeko aukera izango dezute.
2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
Loth Bailarako Kanpaina - Konpainia Askea: Hodei Beltzak
Igarobidea, Loth Bailara (72 eta 76 egunen artean)
Tag-Raz, sigmarreko ogro lekaidea
Bors, inork ezagutzen ez duen herrialde bateko enbaxadore iluna
Kontzejuaren Konspirazioak
Jokoz Kanpo
![]() |
Emril jainkoaren sinboloa |
2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea
Myhtras (Ilgora) - Eleshiten kultura
Eleshitak (Zibilizatuak)
- Magiko: Udako Hirietan eskola magiko askoren egoitzak aurkitzen dira eta horrenbestez eleshita azti ugari aurkitu daitezke.
- Marinel: Antzinatik eleshitak itsasgizonak izan dira. Barne-Itsasoa kontrolatzen dute eta itsasoa beraien bigarren etxea da.
- Merkatari: Merkatal-familia handiak osatzen dituzte eta gaur egun, Aendorreko merkataritza beraien esku aurkitzen da.
- Bidaiari: Esploratzaile, kolono eta abenturazaleak. Aberasteko aukera egonez gero, eleshita bat gertu ibiliko da.
- Hiritar: Eleshiten gizartea hiritarra da gehienbat eta giro horretan hezitzen dira.
- Jendaila: Dirua dagoen lekuan, gaizkile eta lapurrek putreak bezala biltzen dira.
- Habailari Eleshita (Habaila, Xabalina, Ezpata motza, Lantza) Xaxatzailea edo Tiratzailearen Punteria.
- Marinel Sidoniarra (Ezpata motza, Arku motza, Daga eta Pistola) Hanka-Jokoa edo Beldurgabea
- Merkatal-familia edo enpresari leialtasuna/beldurra
- Aberastasunak lortzeko grina
- Ezezagunari miresmena
2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena
Loth Bailarako Kanpaina - Arnhoffeko Hirukotea: Egiaren Eramaileak
Aurreko atala
Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 32.egunetik 34.era )
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Castor Schôl, Arnhoffeko nekazaria
Bueltako Bidea
![]() |
Nisna, herri bukolikoa |
Drama Familiarra
2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
Loth Bailarako Kanpaina - Konpainia Askea: Malfiren azken karta
Igarobidea, Loth Bailara (52.eguna)
Emma Malatesta, ehiztari diruzalea
![]() |
Malfiren Lorategiak |
Etxe nagusian Malfiz gain beste dozena erdi bat gizon daude eta baita Dragonov ere. Dragonov Kazorov sareko barkuen kapitaina da, gizon indartsua eta ausarta. Borroka latza dirudi eta gainera, ezpaten ahoak talka egitean hondakinetatik eskeleto eta zombi andana aterako dira. Nasa infernu batean bihurtuko da, suak etxe asko irentsiko ditu eta gorputz gorputzeko borrokan metro bakoitzarengatik odola eta izerdia isurituko da. Han hilko da Roldan, Dwalinen ezkutero hasiberria. Baina bere heriotza ez da hutsala izango; Goiza iristean Dragonov eta Malfi preso izango dituzte.
Kazorov Anaiek kolpe itzela jaso dute. Beraien buruzagietako bi atxilotuta daude eta sarearen diru iturri handiena desagertu egin da.
Konpainia Askeak izena garbitzea lortu du? Loria behintzat beraiena da.
2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna
Loth Bailarako Kanpaina (LIV) Ama
Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 28.egunetik 32.era )
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Castor Schôl, Arnhoffeko nekazaria
Iheslariak
Ikerketa Leherkorra
Helena askatzeko fabore txiki bat egin beharko diote. Transbordadorean Putzua izena hartzen duen hobi komuna garbitu. Bertatik hartu izan ditu behar zituen gorpuak baina azkenaldian konpetentzia sortu zaio. Ghoul nazkagarri batzuk geroz eta zailagoa egin dute gorpuen lapurreta.
![]() |
Ghoul edo nekrofagoa |
2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena
Mythraseko Kultu berria - Merkatal Konpainia
Merkatal Konpainia
(Eleshiten merkatari eta burgesen konpainia)
- Konpainiak eskainitako kontratua sinatzea. Kontratua lege-klausula ugari ditu eta laburbilduz, langilearen patua beraien esku geldituko da.
- Konpainiarekiko leialtasun osoa.
- Konpainiaren interesak babestu.
- Konpainairen etekinak handitu.
2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena
Konfinamenduko Partidak
2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea
Mythras - Odol Elfoen Kultura
Ilgora anbientaziorako beste kultura berri bat. Kasu honetan, Warhammerreko basoko elfoetan eta Witcherreko scoia'teletan oinarrituta:
Odol Elfoak (Basatiak)
- Magiko: Ihesaldi horren buruak antzinako erruna maisuak izan ziren eta ordutik odol elfoen agintaritza mantendu dute. Beraien ezagutza gorde eta pasa egin da belaunaldiz belaunaldi.
- Militar: Klanak talde oldarkor eta lurraldekoiak dira. Kide guztiak mugak babesteko obligazioa dute eta txikitatik ikasten dute gerlariaren lanbidea.
- Noble: Odol elfoek aspaldiko noblezia zahar bat dute, antzinako leinuetan oinarritzen dana.
- Bidaiari: Ez dira gutxi klanik gabe gelditu diren elfoak edota gizarte zurrun honetatik ihes egiten dutenak.
- Merkatari: Orain arte odol elfoak biziraupen ekonomia zuten, baina Yetzineko merkatal postuak klanen bizitzeko modua irauli du.
- Klanari leialtasuna edo Familiai leialtasuna,
- Odol mendekua edo umiliazio baten mendekua.
- Izena irabaztea edo atzerritarrekiko gorrotoa.
2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna
Mythras Ezinbestekoa
Azkenean lortu dugu.
Hurrengo estekan Mythras Imperative dokumentua euskarara itzulita aurkituko duzue. Jende askoren laguntza jaso det itzultzeko eta zuzenketa lanetarako. Eskerrik asko!
Beste fitxategirekin batera, esteka finkoa aurkitu dezakezue gehigarrien zutabean. Hurrengo hilabetetan, Warhamerreko kanpaina Mythras sistemara pasatzen ahaleginduko naiz eta beraz, material berri gehiago izango duzue.
Mythras Ezinbestekoa
2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea
Mythras - Jotnar Kultura
Jotnar (Zibilizatua)

- Akademiko: Hiribilduetan ezagutza estima handiko gaia izaten da. Aholkulari eta jakintsuek aberriko ezagutza gordetzen dute, kolonia berrietan galdu ez dadin.
- Merkatari: Merkatari sutsuak dira jotnarrak. Itsas mertal-bide asko ireki dituzte eta askotan kolonia bat sortzearen ideia merkatal helburuetara azpiratuta dago.
- Militar: Hiri-Estatuen izaera berarengatik hiritar gehienak miliziaren parte izan dira. Honetaz gain, jotnar askok, mertzenarioaren bizitza hautatzen dute.
- Noble: Jotnarren gizartean ez da noblezia bera existitzen, baina familia eta klan garrantzitsunen ahaide nagusiak nobleziaren papera hartzen dute gizarte honetan.
- Hiritar: Jotnar gehienak hiribilduetan bizi dira eta horrenbestez artisau eta industria lanetan jarduten dute.
- Bidaiari: Hiri-Estatuen sorrerek, eta koloniak sortzeko ekimenak bidai luzez eta abenturaz beteta daude. Hiri-Estatu handi edo zaharretan ez dira hain ugariak.
- Hiri-Estatuari leialtasuna
- Hiri-Estatuaren etsai bati edo erraldoiei gorrotoa.
- Herri-heroi, famili kide, ikasle edo maitale batekiko amodioa.